“Espero baino hobeto” doa gastronomia erakusketa
Lehenengo astea pasa da Euskaldarrak elkarteak antolatutako gastronomia erakusketan, eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute: “Epaimahaiaren arabera, 26. erakusketarako esperotakoa betetzen ari dira, eta horiek ere gainditu dira”. Aurreko aldietatik ezberdintzen dituen hainbat alderdi izaten ari dela gaineratu dute. Esate baterako, erabiltzen ari diren produktu guztiak kalitate oso onekoak direla, elkarteek haragiaren alde egin dutela, ehizako platerak prestatzen ari direla arrainarenak beharrean, eta fruituak erabili dituztela pureak eta saltsak egiteko. Astelehenean hasiko dira bigarren astearekin, eta antolatzaileen esanetan, espero dute maila ez jaistea. Guztira, Oarsoaldeko 24 elkarte ari dira parte hartzen: Errenteria-Orereta hamasei, Lezoko bi, Pasaiako lau eta Oiartzungo bi. Herritarrei ere deialdia egin diete erakusketatik pasatzeko. Jarraian egun bakoitzean prestatu dituzten platerak azalduko dira: Apirilak 4, astelehena Batasuna (Errenteria-Orereta). Txema Pachecok eta Luis Garciak Evolución marina platerra prestatu zuten. Gau Txori (Errenteria-Orereta). Andoni Mintegiak eta Edu Marketek Ahate paparrak eta errege sagar nahaski laranja saltsan platerra prestatu zuten. Niessen (Errenteria-Orereta). Fernando Lopetegik eta Agustin Makazagak Solomillo de ciervo en su jugo con pure de ajo platerra prestatu zuten. Apirilak 5, asteartea Yola (Pasai Donibane). Aritz Garbizuk eta Alberto Hernandezek Merluza rellena con barbitas platerra prestatu zuten. Itsasmendi (Pasai Donibane). Jose Luis Etxarrik eta Patxi Lizarazuk Magret de pato semi [...]
Lehenengo astea pasa da Euskaldarrak elkarteak antolatutako gastronomia erakusketan, eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute: “Epaimahaiaren arabera, 26. erakusketarako esperotakoa betetzen ari dira, eta horiek ere gainditu dira”. Aurreko aldietatik ezberdintzen dituen hainbat alderdi izaten ari dela gaineratu dute. Esate baterako, erabiltzen ari diren produktu guztiak kalitate oso onekoak direla, elkarteek haragiaren alde egin dutela, ehizako platerak prestatzen ari direla arrainarenak beharrean, eta fruituak erabili dituztela pureak eta saltsak egiteko.
Astelehenean hasiko dira bigarren astearekin, eta antolatzaileen esanetan, espero dute maila ez jaistea. Guztira, Oarsoaldeko 24 elkarte ari dira parte hartzen: Errenteria-Orereta hamasei, Lezoko bi, Pasaiako lau eta Oiartzungo bi. Herritarrei ere deialdia egin diete erakusketatik pasatzeko.
Jarraian egun bakoitzean prestatu dituzten platerak azalduko dira:
Apirilak 4, astelehena
- Batasuna (Errenteria-Orereta). Txema Pachecok eta Luis Garciak Evolución marina platerra prestatu zuten.
- Gau Txori (Errenteria-Orereta). Andoni Mintegiak eta Edu Marketek Ahate paparrak eta errege sagar nahaski laranja saltsan platerra prestatu zuten.
- Niessen (Errenteria-Orereta). Fernando Lopetegik eta Agustin Makazagak Solomillo de ciervo en su jugo con pure de ajo platerra prestatu zuten.
Apirilak 5, asteartea
- Yola (Pasai Donibane). Aritz Garbizuk eta Alberto Hernandezek Merluza rellena con barbitas platerra prestatu zuten.
- Itsasmendi (Pasai Donibane). Jose Luis Etxarrik eta Patxi Lizarazuk Magret de pato semi lacado a la miel de lavanda con tempura de vegetales cigala y salsa de naranja platerra prestatu zuten.
- Ondarra (Errenteria-Orereta). Jose Maria Telleriak eta Josetxo Duquek Huevos rotos con hongos y foie platerra prestatu zuten.
Apirilak 6, asteazkena
- Txintxarri (Errenteria-Orereta). Candido Astudillok eta Gema Mariezkurrenak Manitas de cerdo rellenas platerra prestatu zuten.
- Bukagaitz (Errenteria-Orereta). Iban Larak eta Pablo Carralek Zurrukutuna Bukagaitz platerra prestatu zuten.
- Camino (Errenteria-Orereta). Ramon Ledesmak eta Rafael Bobillok Pollo a la pastora platerra prestatu zuten.
Apirilak 7, osteguna
- La armonia (Pasai Antxo). Carlos Martin eta Unai Martin aita-semeek Bacalao trufado con risoto verde y alcachofas platerra prestatu zuten.
- Lore txorta (Pasai Antxo). Joaquin Agotek eta Xabier Belaskoainek Osso bucco platerra prestatu zuten.
- Kilkerrak (Errenteria-Orereta). Rafa Gurrutxagak eta Juan Arrutik Lasaña de piquillo y rabo sobre crema verde platerra prestatu zuten.