Ura, estolderia eta zabor bilketaren gaineko zergen bonifikazioak eskatu daitezke maiatzaren 14era arte
Ura, estolderia eta zabor bilketaren gaineko zergen bonifikazio eskaerak egin ditzazkete baldintzak betetzen dituztenek. Maiatzaren 14ra arte izango dute eskaera egiteko epea, udaletxeko informazio bulegoan, 08:00etatik 13:30era. Baldintzak honakoak di...
Ura, estolderia eta zabor bilketaren gaineko zergen bonifikazio eskaerak egin ditzazkete baldintzak betetzen dituztenek. Maiatzaren 14ra arte izango dute eskaera egiteko epea, udaletxeko informazio bulegoan, 08:00etatik 13:30era.
Baldintzak honakoak dira: Lezon erroldatuta egotea, 2.521 eurotik gorako balio katastrala duen beste ondasunik ez izatea, ibilgailurik ez izatea eta udal zerga eta prezio publiko guztien ordainketa eguneratuta izatea. Horrez gain, urteko diru sarrera kopuru hauek ez gainditzea eskatu dute: familiakide bakarra denean 11.853 euro (pentsionisten kasuan 13.469,4), bi direnean15.220,4 euro (pentsiodunek 16.836,84) eta hiru senide edo gehiago direnean 16.836,84 euro (18.183,78 euro pentsiodunen kasuan).