Hilak 11, astelehena, 19:00etan. Soziolinguistika Klusterraren azterketaren emaitzak, udaletxean.
Hilak 12, asteartea. Korrika Txikia, 15:15ean, Goiko plazan hasita. Herriko kaleetatik igarota, Gurutze Santuaren plazan bukatuko da. Ondoren, lekukoa ira...
Hilak 11, astelehena, 19:00etan. Soziolinguistika Klusterraren azterketaren emaitzak, udaletxean.
Hilak 12, asteartea. Korrika Txikia, 15:15ean, Goiko plazan hasita. Herriko kaleetatik igarota, Gurutze Santuaren plazan bukatuko da. Ondoren, lekukoa irakurriko dute eta antzerkia izango da (euria ari badu, Saldisen egingo dute ekitaldi hori). Gero, txokolate jatea izango da Goiko plazan. 19:00etatik 21:00etara, mutxikoak izango dira plazan. 21:00etan, Sutargi eta Aiton Borda abesbatzek emanaldia eskainiko dute plazan, eta Iñaki Labakak dinamizatuko du. Gero, poteoa egingo dute. 23:00etan, afaria egingo dute Tiñelun, norberak etxetik eramandakoarekin.