Dantza Batailoia antolatu du Iurritak gaurtik hasi eta igandera arte
Iurrita Gune Sozio Kulturalak Dantza Batailoia antolatu du gaur hasi eta igandera arte. Gaur, 21:00etan: Kabareta, bollywood, flamenkoa, dantza bertikala, trapezioa… Bihar, eskola irekiak: 10:30ean, kapoeira eta tangoa. 11:30ean, sabel dantza. 1...
Iurrita Gune Sozio Kulturalak Dantza Batailoia antolatu du gaur hasi eta igandera arte.
- Gaur, 21:00etan: Kabareta, bollywood, flamenkoa, dantza bertikala, trapezioa…
- Bihar, eskola irekiak: 10:30ean, kapoeira eta tangoa. 11:30ean, sabel dantza. 12:30ean, break dance eta jazz. 16:30ean, contact eta lindy hop. 17:15ean bollywood eta klaque. 18:30ean tangoa eta flamenkoa. 19:45ean, funky eta salsa. 21:30ean, afaria eta antzerkia.
- Etzi, eskola irekiak: 10:30ean, tango eta dantza antzerkia. 12:00etan, conte eta body percusion. 13:30ean, ahots tailerra eta euskal dantzak. 16:00etan, kantu flamenko emanaldia.
Eskolen prezioak norberak jartzen dituela jakinarazi dute Iurritatik: “Bakoitzak erabaki dezala, ondoren, dirua, behar duen jendearentzat izango da”.
Bestalde, bazkariak eta afariak begetarianoak izango direla ohartarazi dute, eta hiru eurotan jarri dute prezioa.
Informazio gehiago: epf07[abildua]yahoo.es eta www.iurrita.blogspot.com.