Hiritarren kexa eta iradokizunak jaso dituzte
Abendutik martxoa arte Gureak Taldeko Eusko Jaurlaritzaren +Euskadi 09 Planaren bidez kontratatutako bi langile Hondarribiko kaleetan ibili dira ondorengo lanak egiten: hiritarren kezka eta iradokizunak jasotzen, udal jardueren berri ematen, animalien ordenantzaren berri ematen eta hiri altzari hondatuak aztertzen. “Epe honetan 17.055 argitalpen banatu ditugu hondarribiar eta bisitarien artean”, azaldu du Maria Dolores Beltran langileak. “Banatutako informazioa gure ustez interesgarria da hondarribiarrentzat: animaliak edukitzeari buruzko ordenantzaren artikuluak banatu ditugu, parke eta lorategiak garbi edukitzeko jarraibideak emanez, eta herrian egingo diren kultur jarduerarik garrantzitsuenen berri ere eman dugu; kultur agenda, tren berdea, inauterietako ekintzak, aste santuko programa…”. Hiri agenteen beste eginkizunetako bat hondarribiarren iritziak jasotzea izan da. “Udalak zuzen-zuzenean hiritarren kezken berri izateko. Hasieratik herritar asko hurbildu dira haiengana, eta haien iradokizunak eta balorazioak eskaini dizkiete; iritziak elkartrukatu dituzte, eta herritarrek bertan igarotzen denari buruzko interesa azaldu dute; gai nagusiak garbitasuna, irisgarritasuna, zarata, eta kaleetako argiztapena izan dira. Ekimena bukatu delarik, Udala pozik dago kanpainaren xede ziren helburuak bete direlako: agente horien bidez hiritarrek parte hartzeko bide berri bat sustatu da, hondarribiarrek herriari buruz dituzten iritziak eta eskaerak jasotzeko, eta Hondarribian antolatzen diren ekitaldi eta jardueren gaineko informazioa emateko. Era berean kanpaina honen bidez Hondarribiko Udalak desgaitasuna duten pertsonak lan munduan [...]
Abendutik martxoa arte Gureak Taldeko Eusko Jaurlaritzaren +Euskadi 09 Planaren bidez kontratatutako bi langile Hondarribiko kaleetan ibili dira ondorengo lanak egiten: hiritarren kezka eta iradokizunak jasotzen, udal jardueren berri ematen, animalien ordenantzaren berri ematen eta hiri altzari hondatuak aztertzen.
“Epe honetan 17.055 argitalpen banatu ditugu hondarribiar eta bisitarien artean”, azaldu du Maria Dolores Beltran langileak. “Banatutako informazioa gure ustez interesgarria da hondarribiarrentzat: animaliak edukitzeari buruzko ordenantzaren artikuluak banatu ditugu, parke eta lorategiak garbi edukitzeko jarraibideak emanez, eta herrian egingo diren kultur jarduerarik garrantzitsuenen berri ere eman dugu; kultur agenda, tren berdea, inauterietako ekintzak, aste santuko programa…”.
Hiri agenteen beste eginkizunetako bat hondarribiarren iritziak jasotzea izan da. “Udalak zuzen-zuzenean hiritarren kezken berri izateko. Hasieratik herritar asko hurbildu dira haiengana, eta haien iradokizunak eta balorazioak eskaini dizkiete; iritziak elkartrukatu dituzte, eta herritarrek bertan igarotzen denari buruzko interesa azaldu dute; gai nagusiak garbitasuna, irisgarritasuna, zarata, eta kaleetako argiztapena izan dira. Ekimena bukatu delarik, Udala pozik dago kanpainaren xede ziren helburuak bete direlako: agente horien bidez hiritarrek parte hartzeko bide berri bat sustatu da, hondarribiarrek herriari buruz dituzten iritziak eta eskaerak jasotzeko, eta Hondarribian antolatzen diren ekitaldi eta jardueren gaineko informazioa emateko. Era berean kanpaina honen bidez Hondarribiko Udalak desgaitasuna duten pertsonak lan munduan sartzen lagundu du”, azaldu du Maite Pelaezek, Prebentzioko zinegotziak.