Hilaren 16an itzuliko da ‘Kaperan a kapela’ zikloa
Kaperan a kapela musika zikloaren edizio berri bat ekingo zaio hilaren 16an, larunbatean. Herriko Etxeak, Hendaye Turismok, eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatutako ekitaldia da, a capella abesteko ohitura berreskuratu nahi duena, eta Abbadia gazteluan burutzen dena. Guztira lau emanaldi eskainiko dituzte, bi udaberrian eta beste bi udazkenean. Kalakan taldea izango da programa abiatzeko arduraduna, hilaren 16an, 19:00etan. Baigorriko abeskari eta perkusionista hirukoteak, tradiziozko abestiak kantatzen ditu, bere estilora moldatuz. Kontzertua Abbadiako izar behatokian izanen da. Udaberriko bigarren kontzertua Amaren Alabak seikote zuberotarrak emango du, maiatzaren 28an. Apirilaren 16an, Kalakan taldea. Maiatzaren 28an, Amaren alabak. Irailaren 17an Beñat Achiaryren Kontserbatorioko ikasleek bi emanaldi eskainiko dituzte, 18:00ean eta 18:45ean (leku mugatuak, 25 laguneko bi talde). Urriaren 15ean, emanaldi bikoitza. Ardi Beltza Makeako gazte taldea batetik, eta Lousieme sopranoa, bestetik. Kapera a kapela ziklorako sarrerak Hendaiako turimo bulegoan eros daitezke, 7 euroko prezioan (egunean bertan 8 euro). Lau saiorako prezio berezia 18 euroan jarri dute.
Kaperan a kapela musika zikloaren edizio berri bat ekingo zaio hilaren 16an, larunbatean. Herriko Etxeak, Hendaye Turismok, eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatutako ekitaldia da, a capella abesteko ohitura berreskuratu nahi duena, eta Abbadia gazteluan burutzen dena.
Guztira lau emanaldi eskainiko dituzte, bi udaberrian eta beste bi udazkenean. Kalakan taldea izango da programa abiatzeko arduraduna, hilaren 16an, 19:00etan. Baigorriko abeskari eta perkusionista hirukoteak, tradiziozko abestiak kantatzen ditu, bere estilora moldatuz. Kontzertua Abbadiako izar behatokian izanen da. Udaberriko bigarren kontzertua Amaren Alabak seikote zuberotarrak emango du, maiatzaren 28an.
- Apirilaren 16an, Kalakan taldea.
- Maiatzaren 28an, Amaren alabak.
- Irailaren 17an Beñat Achiaryren Kontserbatorioko ikasleek bi emanaldi eskainiko dituzte, 18:00ean eta 18:45ean (leku mugatuak, 25 laguneko bi talde).
- Urriaren 15ean, emanaldi bikoitza. Ardi Beltza Makeako gazte taldea batetik, eta Lousieme sopranoa, bestetik.
Kapera a kapela ziklorako sarrerak Hendaiako turimo bulegoan eros daitezke, 7 euroko prezioan (egunean bertan 8 euro). Lau saiorako prezio berezia 18 euroan jarri dute.