Gazte Foruak antolatuta eta AEK-ren laguntzarekin, momentu berean taloak egiten ahalik eta pertsona gehien biltzea zen larunbat arratsaldeko helburua. Doneztebe plazan, 17:00etan jarrita zuten Korrika Kulturalaren barneko hitzordua. Azkenean, marka hau...
Santiagotarrak taldeko ur bizietako hiru arraunlari Bratislavan (Eslovakia) daude atzotik, irailean Munduko Slalom Txapelketa jasoko duen Cunovoko kanal artifizialean hamar egunez trebatzeko.
«Foru Aldundiarentzat legegintzaldiko urratsik positiboena dena», bestela da Aralar eta EBrentzat. Pasaiako Portu Agintaritzak, Foru Aldundiak eta Madrilgo Sustapen Ministerioak badia biziberritzeko atzo sinatutako protokoloak erreakzioak errenkan ...
Liga Nazionaleko neskek berdinketa eskuratu dute. 2-2 bukatu zuten San Ignacioren kontrako partida.
Rotetak 1-0 irabazi zion larunbatean Trintxerperi, eta Don Boscon, Pasaiak irabazi zion Ordiziari, 4-1 nahiz eta gaizki jokatu. Zuri-gorriek sailkapenaren hirugarren postuan dira, baina ederki estutu beharko dute Real Unionek eta Hernanik gehiegi alden...
Nesken trainerua osatu du San Juanek. Hala jakinarazi zuen Antxon Sistiagak lehengo ostiralean, Toyotak denboraldirako utzi dien autoa aurkezteko agerraldian. Esan zuenez, hamalau arraunlari dituzte denboraldian denak emateko prest. Bihar dira biltzekoak Gipuzkoako klubak, Euskotren Ligako estropadak nola antolatu zehazteko. Kantabriarrek ez dira izango aurten, eta gipuzkoarrek beste traineru bat osatu nahi dute. Pasaiako nesken estropada abuztuaren 21ean izango da.
Irungo Kontsumo Eraginkorraren Eskolak Etxeko hornidurak eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuen (LTZ) gaineko jardunaldia antolatu du hilaren 13rako, asteazkenerako. Oiasso erromatar museoko hitzaldi aretoan izango da, 18:30ean hasita.
Udaleku irekietan izena emateko epea larunbatean bukatuko da. Haurrek eta monitoreek Gazte Informazio Bulegoan apuntatu behar dute.
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Errenteria-Orereta bisitatzen izan da gaur. Juan Carlos Merino alkatea lagun zuela herriko zenbait txoko ikusten ibili da goizean, tartean Torrekua edo Merkatuzar. Eguerdian, berriz, San Marko gotorlekura joatekoak ziren. Bisitaren ostean, agerraldia egin du pleno aretoan Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean aurrera eraman dituzten proiektuak gogorarazteko, eta etorkizunean egingo dituztenen berri emateko. Horien artean, topoko obrak gogorarazi ditu, eta jakinarazi du Eusko Jaurlaritza aztertzen ari dela Galtzaraborda eta Errenteria geltokiak lur azpira eramatea. Horrez gain, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta gazteek alokatzeko etxebizitzak egiteko asmoa dutela jakinarazi du. Hala, Udalarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa azaldu du Lopezek, “beti ere aurrekontuak uzten duen heinean”. Iritzia emateko “aukerarik ez” Oposizioak, bien bitartean, bisita “edukirik gabekoa” izan zela kritikatu du. Karlos Muruak (ezker abertzalea), Maite Peñak (EAJ), Jose Manuel Ferradasek (EB) eta Joxe Mari Burgosek (Hamaikabat) sinatutako idazkiaren arabera, bisita erabat hutsala izan da, eta PSE-EEren kanpainako ekitalditzat jo dute: “Bisita instituzionala instrumentalizatu dute Juan Carlos Merinoren irudia indartzeko”. Horrez gain, Lopez etorriko zela ostiralean jakin zutela eta Udaletik kanpoko pertsonek astebete lehenagotik zekitela salatu dute. Horrez gain, pleno aretoko agerralditik kanpo egindako ekitaldietan parte hartzera ez dituztela “formalki gonbidatu” jakinarazi dute oposizioko kideek: “Errenteriako udal taldeek ez dugu [...]
Kopako sailkapenaren buruan daude arrosak asteburuan Irungo Gazteak taldeari 30-33 irabazita. Lehen erdian gaizki jokatu zuten arrosek, baina bigarren zatian gogor erasotu eta hiru golen aldea lortu zuten
Ingurumen txostena eduki gabe Pasaiako kanpo kaia egingo dela ziurtatu izana kritikatu du Greenpeacek. Lehengo astean Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Espainiako gobernuak Madrilen sinatutako protokoloare...
San Juanek denboraldiko lehen garaipena erdietsi du asteburuan. Gipuzkoako Batel txapelketa irabazi du, nesketan zein mutiletan. Asteburuan jokatu da txapelketa, San Pedron. Moreek, baina, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten mutilen estropadan. Azken txanpara arte parez pare ibili ziren San Pedro eta San Juan, gainontzeko kontrario guztiei alde handia irabazita. Azken unean, baina, arrosak azkarragoak izan ziren, eta txapelketa irabazi zuten, bi segundoko aldearekin. Hondarribia hirugarren izan zen, mutiletan. Nesketan, Hibaika hirugarren izan zen,San Juanetik zazpi segundora. Hondarribiko batela azkena iritsi zen. Haur-Kadateetan, Hibaikak irabazi zuen estropada. San Pedroko batelari lau segundo atera zizkion Hibaikak.
Uxue Santiago eta Esteban Arakama Santiagotarrak arraun elkarteko palistek parte hartuko dute hilaren 14tik 16ra Sorten (Lleida, Herrialde Katalanak) ospatuko den ur bizietako Munduko Jeitsiera Kopan. Espainiako hautatzaile Victor Craviottok zortzi kirolarietako zerrenda osatu du, eta zortzi horien artean Santiago eta Arakama daude, biak helduen mailako K1ean arituko direnak.