OB: “Etxebizitza arazoaren errudun egungo Udal Gobernu Taldea da”
Duela aste batzuk esan zuen Udal Gobernu Taldeak bere lehentasunetako bat etxebizitza arazoa zela. Zehazki, etxebizitza babestuak sustatzea, arazo hori konpontzeko. OiartzunBai (OB) oposizioko taldeak gogorarazi du, 587 oiartzuar daudela izena emanda Etxebiden, etxebizitza babestua lortzeko. OBren iritziz, Gobernuak atzeratu du konponbidea: “Lau urtetan atzeratu dute Oiartzungo etxebizitza beharraren konponbidea. Ez dute urte hauetan guztietan etxebizitza bat bera ere esleitu, eta Arraguan bakarrik 332 izan zitezkeen. Zeren konponbide izan nahi dute arazoa besterik sortu ez dutenean”. OBko kideek gogorarazi dutenez, Gobernuak Altzibarko proiektua aurkeztu du arazoaren konponbidearen “bizkarrezur” gisa, baina proiektu hori 2007ko arau subsidarioetan barneratua zegoen: “Orain arte ez bada martxan jarri, Gobernu honi galdetu beharko zaio zergatik. Horrez gain, hauteskundeen bezperan jarri badute martxan, berriro haiei galdetu beharko zaie, zergatik hasi diren horrekin orain eta ez lehenago”. “Etxebizitza, lehentasuna?” OBk nabarmendu duenez, lehendik ere bazekien Udalak zenbat oiartzuarrek zuten izena emana Etxebiden, eta Oiartzunen etxebizitza publikoaren beharra izugarria zela ere bai. Izan ere, “ezker abertzalearen hainbat gobernu izan dira Oiartzungo lurra neurrigabe okupatu dituztenak, gutxi batzuen mesederako eta etxebizitza eskubidea ia debekatuz”. Etxebizitza arazoa konpontzeko, bidea erraza zuen egungo Udal Gobernu Taldeak, OBren iritziz: “2007ko arauak garatu izan balitu orain arazoa neurri handi batean konpondua zegokeen eta gainera [...]
Duela aste batzuk esan zuen Udal Gobernu Taldeak bere lehentasunetako bat etxebizitza arazoa zela. Zehazki, etxebizitza babestuak sustatzea, arazo hori konpontzeko. OiartzunBai (OB) oposizioko taldeak gogorarazi du, 587 oiartzuar daudela izena emanda Etxebiden, etxebizitza babestua lortzeko. OBren iritziz, Gobernuak atzeratu du konponbidea: “Lau urtetan atzeratu dute Oiartzungo etxebizitza beharraren konponbidea. Ez dute urte hauetan guztietan etxebizitza bat bera ere esleitu, eta Arraguan bakarrik 332 izan zitezkeen. Zeren konponbide izan nahi dute arazoa besterik sortu ez dutenean”.
OBko kideek gogorarazi dutenez, Gobernuak Altzibarko proiektua aurkeztu du arazoaren konponbidearen “bizkarrezur” gisa, baina proiektu hori 2007ko arau subsidarioetan barneratua zegoen: “Orain arte ez bada martxan jarri, Gobernu honi galdetu beharko zaio zergatik. Horrez gain, hauteskundeen bezperan jarri badute martxan, berriro haiei galdetu beharko zaie, zergatik hasi diren horrekin orain eta ez lehenago”.
“Etxebizitza, lehentasuna?”
OBk nabarmendu duenez, lehendik ere bazekien Udalak zenbat oiartzuarrek zuten izena emana Etxebiden, eta Oiartzunen etxebizitza publikoaren beharra izugarria zela ere bai.
Izan ere, “ezker abertzalearen hainbat gobernu izan dira Oiartzungo lurra neurrigabe okupatu dituztenak, gutxi batzuen mesederako eta etxebizitza eskubidea ia debekatuz”.
Etxebizitza arazoa konpontzeko, bidea erraza zuen egungo Udal Gobernu Taldeak, OBren iritziz: “2007ko arauak garatu izan balitu orain arazoa neurri handi batean konpondua zegokeen eta gainera auzoak biziberrituta. Baina ez, besteek mahai gaineratutako konponbidea ezin du begi onez ikusi ezker abertzaleak, ongi egina badago ere. Ez bada beraiek egina dena txarra da eta horrela, Oiartzunek beste lau urte galdu ditu. Ez daitezela etorri orain konponbidea aurkeztera, arazoa beraiek izan direnean”.
Egitasmo gehiago?
Egitasmo berrien artean Arraguakoa ere aurkeztu du Gobernuak, OBk azaldu duenez, baina ez da nahikoa OBko kideen ustez: “Biziberritzea hankamotz geratuko da, ez baita lehen aurreikusitakoaren erdirik ere egiten”.
Etxebizitza hutsen aurrean Gobernuak izandako jarrera ere salatu du OBk: “Negargarria da. Aurreko legegintzaldian 620 omen ziren etxebizitza hutsak. Lau urte pasa dira eta ez dute ezer egin gai horrekin. Zertan dabil gure herriko alkatea?”.