Kanpo kaiaren harira, epaitegietara jotzea aztertzen ari da Greenpeace
Ingurumen txostena eduki gabe Pasaiako kanpo kaia egingo dela ziurtatu izana kritikatu du Greenpeacek. Lehengo astean Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Espainiako gobernuak Madrilen sinatutako protokoloare...
Ingurumen txostena eduki gabe Pasaiako kanpo kaia egingo dela ziurtatu izana kritikatu du Greenpeacek. Lehengo astean Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Espainiako gobernuak Madrilen sinatutako protokoloaren legezkotasuna ezbaian jarri du talde ekologistak, eta akordioa aztertzen ari direla iragarri dute, epaitegietara jo edo ez erabakitzeko. «Kanpo kaiaren proiektua jaso dute akordioan, ingurumen azterketak kaiaren eraikuntza atzera bota dezakeela aztertu ere egin gabe»,deitoratu dute.
Greenpeacek salatu duenez, ziklo konbinatuko zentrala, biodiesel fabrika, eta hidrokarburoak, porlana eta clinkerra nahiz gasa biltzeko tankeak aurreikusi dituzte kanpo kaian, horiek denak aztertu ere egin gabe. «Zuzenbidezko estatu batean, ingurumen arautegia azpiegituretarako baimenak baino garrantzitsuagoak dira. Egintza burutuen politika ari dira egiten, kanpo kaia babestutako gune batean eta dagokion ingurumen baimenik gabe eraikitzeko, bai ala bai».
Zailtasun ekonomikoak
Ingurumen argudioak ez ezik, argudio ekonomikoak erabili ditu Greenpeacek kanpo kairen egitasmoa gaitzesteko. Esan duenez proiektua ez da bideragarria eta nabarmendu du helburu nagusia instalazio energetiko kutsakorrak kokatzea dela, ohartarazi dutenez, portuko trafiko nagusia zentral termikorako ikatza izango delako