Unicef-en aldeko kontzertua etzi Niessenen
Unicef elkartearen aldeko kontzertua antolatu du etziko Alaia gazte elkarteak. Sarreretatik bildutako diru guztia, Unicefek martxan dituen proiektuetara bideratuko dute. Kontzertua, Niessen Aretoan egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta bi e...
Unicef elkartearen aldeko kontzertua antolatu du etziko Alaia gazte elkarteak. Sarreretatik bildutako diru guztia, Unicefek martxan dituen proiektuetara bideratuko dute. Kontzertua, Niessen Aretoan egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta bi euroren truke Lolas Club, O´Club eta Casual Blues Donostia aldeko taldeak ikusi ahalko dituzte taula gainean bertaratzen direnek.
“Halako ekimen bidez gizartea sentsibilizatzearekin batera, dirua lortzen dugu proiektuak aurrera eramateko”, azaldu du Unicefen ordezkari Nagore Gorostizak eta antolatzaileei zein musika taldetako kideei eskerrak eman dizkie “musutruk ariko direlako”.
Iker Solera Alaia elkarteko kideak, berriz, herritarrei ekimenean parte hartzeko deia luzatu die. Kontzertuaren sarrerak bi euroan izango dira salgai Niessenen bertan etzi.