
Euskadiko Federazio Koparen barneko partida jokatuko dute etzi OKEko neskek, Athleticen kontra. 18:00etan dute hitzordua bi taldeek, Karla Lekuona zelaian. Lehiako bi partida gehiago jokatuko dituzte oiartzuarrek, datozen bi asteburuetan.

Aurora Lopezek eta Isabel Expositok gidatuta, etzi (hilak 7), Emso gimnasioan, gorputz memoria desaktibatzeko ikastaroa izango da. Garbiketa energetikoa eta meditazio aktiboa landuko dituzte, besteak beste. Ikastaroa 10:00etan hasi eta 19:00etan bukatu...

Txita polita izeneko emanaldia eskainiko du Saio Bikandik datorren astean Pasaiako udal liburutegietan. Ipuin laburrak, poemak, esku jolasak, abestiak…guztiak uztartuko ditu kontalariak. Asteartean, hilak 10, San Pedroko liburutegian izango da em...

Artekin elkarteak eta Musika Patronatuak Musika Udalekuak antolatu dituzte 4-12 eta 12-16 urteko haurrentzat. Musika, dantza eta ekintzak batuko dituzte, eta uztailaren 4tik 15era egingo dituzte. Matrikula epea zabalik dago hilaren 31 arte, eta informa...

Hamaikabatek maiatzaren 22ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du. Helarazitako prentsa oharrean “hautagaiak herrian eta herriarentzat lan egiten duten pertsonak” direla zehaztu du Joxe Mari Burgos Hamaikabaten alkategaiak. Alokairuzk...


Rosa Garcia-Orellan EHUko antropologia sozialeko irakaslearen eskutik Heriotza birtuala eta heriotza erreala hitzaldia izango da bihar, 19:00etan, Madalen Gunean (Madalena 18). Maria Zeruratzea parrokiko taldeak antolatuta, joko birtualek haurrengan du...

Unicef elkartearen aldeko kontzertua antolatu du etziko Alaia gazte elkarteak. Sarreretatik bildutako diru guztia, Unicefek martxan dituen proiektuetara bideratuko dute. Kontzertua, Niessen Aretoan egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta bi e...

Gaur egin da azkenik, duela hilabete Colon pasealekuak eta Gipuzkoako etorbideak bat egiten duten ingururako Udalak iragarritako zirkulazio sistemaren aldaketa. Colon pasealekutik Gipuzkoa etrobidera eta Cipriano Larrañaga kalera kotxez joateko bidegu...

Teatro Corsario konpainiak Lope de Vegaren El caballero de Olmedo antzezlana taularatuko du igandean Amaian, 20:00etan. Talde honek Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartearen ADE saria jaso berri du, antzerki klasikoari egindako ekarpenarengatik. Sinopsia: Alonso jauna, Olmedoko zaldun noblea, Ines andrea ederrarekin maitemindu da Medinako ferian, eta, Fabia artekariaren bidez, maite duela jakinarazten dio. Bestalde, Rodrigo jaunak ezkontza eskatu dio Ines andreari, eta Fernando jaunak haren ahizpa Leonor andreari. Ezkontza hori saihesteko, Ines andreak, Alonso jaunarekin maitemindua baitago, moja izan nahi duen itxura egiten du bere aitaren aurrean. Horretan, Juan errege jauna iritsi da Medinara, eta jai handiak antolatu dituzte haren ohorez. Zezen-lantzeetan, Alonso jaunak bikain jardun du, bere arerio jeloskorra den Rodrigo jaunaren bizia salbatuz. Olmedora itzultzerakoan, bere patua aurreratzen duen kopla bat entzun du. Rodrigo jaunak eta Fernando jaunak hil egiten dute. Tello bere morroi graziosoa izan zenak justizia eskatu dio erregeari. Zuzendaria: Fernando Urdiales. Aktoreak: Borja Zamorano, Rosa Manzano, Luis Miguel Garcia, Veronica Ronda, Cristina Calleja, Ruben Perez, Borja Gutierrez, Julio Lazaro eta Jesus Peña.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta trainerillen ligako seigarren estropada jokatuko da badian igandean. 10:00etan da estropada, eta klubetako ordezkariek ordubete lehenago egingo dute bilera. Itsas gora 14:20ean da. San Pedro laugarrena da t...

Etxean du etzi partida Pasaiak, Azkoitiko Anaitasunaren kontra. 16:30ean irtengo dira jokalariak zelaira, eta hiru puntuak poltsikoratzen saiatuko dira, sailkapenaren goialdeari eusteko asmoz. Denboraldia amaitzeko lau partida baino ez dira falta. Gazt...

Areto futbolean aritzen diren herriko bi taldeek bihar jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Tecnun taldearen kontra jokatuko du Oiartzunek, 20:30ean, Elorsoron. Power Rangersek, Bilkoin Legorreta Eredu taldea izango du aurrean, 20:45ean Legorretako Ha...

Euskara Sailak eta Errenkoaldek Ezetz asmatu! lehiaketa jarri dute abian hirugarrenez. Parte hartzeko, martxan jarri duten webgunean sartu eta herriko toponimiaren gaineko galderak erantzun beharko dira. Ekainaren 24a arte izango dute horretarako auker...

Asteburuan derbia jokatzea tokatzen zaio Ohorezko erregional Mailako Oiartzuni. Trintxerpe izango du aurrean, etzi 15:30ean, etxean —Karla Lekuona zelaian—. Sailkapenari dagokionez oiartzuarrak seigarrenak dira, eta Trintxerpekoak, aldiz, hamabigar...

Herriko Bakalau elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Bidasoan Euskaraz ekimenaren barruan. Bihar kantu afaria izango da Xaia ostatuan Kuxkuxtu txarangak alaiturik. Etzi pilota txapelketaren finala, 11:00etan. Aperitifa eta bazkaria egongo dira nahi ...

Kabaret gaua antolatu du Lanetik Egina elkarteak biharko. Merkatu Zaharrean izango da, gauean.

Etzi, finalerdiak jokatuko dituzte sailkatutako lau taldeek. Easo Berri-Beiztinberri partida, 18:00etan izango da, Altzako kiroldegian. Alde Zaharra-Saskilagunak, berriz, 20:00etan. Bi partidetako irabazleek, finala etzidamu (igandean) jokatuko dute,...

Etziko Kale Ekintza saioan eskulanak eta tailerrak egingo dituzte haurrek, 16:30ean, Gurutzeko Bizardian.

Eskarmentu handiko taldea da PSE-EEko Irungo alkategai Jose Antonio Santanok hautes zerrenda osatzeko aurkeztu berri duena. Udal gobernuko kideak osatzen dute zerrendaren oinarria, horietako batzuk 2003etik Udalean ardurak dituztenak: Miguel Angel Paez Obretako ordezkari eta Santanoren bigarrena, Maite Cruzado Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkaria, Fernando San Martin Kulturako arduraduna, Cristina Laborda Gazteria arlokoa, Belen Sierra kiroletakoa...