Lope de Vegaren ‘El Caballero de Olmedo’ igandean Amaian
Teatro Corsario konpainiak Lope de Vegaren El caballero de Olmedo antzezlana taularatuko du igandean Amaian, 20:00etan. Talde honek Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartearen ADE saria jaso berri du, antzerki klasikoari egindako ekarpenarengatik. Sinopsia: Alonso jauna, Olmedoko zaldun noblea, Ines andrea ederrarekin maitemindu da Medinako ferian, eta, Fabia artekariaren bidez, maite duela jakinarazten dio. Bestalde, Rodrigo jaunak ezkontza eskatu dio Ines andreari, eta Fernando jaunak haren ahizpa Leonor andreari. Ezkontza hori saihesteko, Ines andreak, Alonso jaunarekin maitemindua baitago, moja izan nahi duen itxura egiten du bere aitaren aurrean. Horretan, Juan errege jauna iritsi da Medinara, eta jai handiak antolatu dituzte haren ohorez. Zezen-lantzeetan, Alonso jaunak bikain jardun du, bere arerio jeloskorra den Rodrigo jaunaren bizia salbatuz. Olmedora itzultzerakoan, bere patua aurreratzen duen kopla bat entzun du. Rodrigo jaunak eta Fernando jaunak hil egiten dute. Tello bere morroi graziosoa izan zenak justizia eskatu dio erregeari. Zuzendaria: Fernando Urdiales. Aktoreak: Borja Zamorano, Rosa Manzano, Luis Miguel Garcia, Veronica Ronda, Cristina Calleja, Ruben Perez, Borja Gutierrez, Julio Lazaro eta Jesus Peña.
Teatro Corsario konpainiak Lope de Vegaren El caballero de Olmedo antzezlana taularatuko du igandean Amaian, 20:00etan. Talde honek Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartearen ADE saria jaso berri du, antzerki klasikoari egindako ekarpenarengatik.
Sinopsia:
Alonso jauna, Olmedoko zaldun noblea, Ines andrea ederrarekin maitemindu da Medinako ferian, eta, Fabia artekariaren bidez, maite duela jakinarazten dio. Bestalde, Rodrigo jaunak ezkontza eskatu dio Ines andreari, eta Fernando jaunak haren ahizpa Leonor andreari. Ezkontza hori saihesteko, Ines andreak, Alonso jaunarekin maitemindua baitago, moja izan nahi duen itxura egiten du bere aitaren aurrean.
Horretan, Juan errege jauna iritsi da Medinara, eta jai handiak antolatu dituzte haren ohorez. Zezen-lantzeetan, Alonso jaunak bikain jardun du, bere arerio jeloskorra den Rodrigo jaunaren bizia salbatuz. Olmedora itzultzerakoan, bere patua aurreratzen duen kopla bat entzun du. Rodrigo jaunak eta Fernando jaunak hil egiten dute. Tello bere morroi graziosoa izan zenak justizia eskatu dio erregeari.
- Zuzendaria: Fernando Urdiales.
- Aktoreak: Borja Zamorano, Rosa Manzano, Luis Miguel Garcia, Veronica Ronda, Cristina Calleja, Ruben Perez, Borja Gutierrez, Julio Lazaro eta Jesus Peña.

