Pasaia Anaitasunaren kontra , etzi Don Boscon
Etxean du etzi partida Pasaiak, Azkoitiko Anaitasunaren kontra. 16:30ean irtengo dira jokalariak zelaira, eta hiru puntuak poltsikoratzen saiatuko dira, sailkapenaren goialdeari eusteko asmoz. Denboraldia amaitzeko lau partida baino ez dira falta. Gazt...
Etxean du etzi partida Pasaiak, Azkoitiko Anaitasunaren kontra. 16:30ean irtengo dira jokalariak zelaira, eta hiru puntuak poltsikoratzen saiatuko dira, sailkapenaren goialdeari eusteko asmoz. Denboraldia amaitzeko lau partida baino ez dira falta. Gazteek Kopako partida dute goizean, Don Boscon baita ere, 11:00etan, Oiartzunen kontra. Kadeteek, aldiz, Eibarren dute partida, 16:00etan.