Saioa Bikandik ipuinak kontatuko ditu liburutegietan
Txita polita izeneko emanaldia eskainiko du Saio Bikandik datorren astean Pasaiako udal liburutegietan. Ipuin laburrak, poemak, esku jolasak, abestiak…guztiak uztartuko ditu kontalariak. Asteartean, hilak 10, San Pedroko liburutegian izango da em...
Txita polita izeneko emanaldia eskainiko du Saio Bikandik datorren astean Pasaiako udal liburutegietan. Ipuin laburrak, poemak, esku jolasak, abestiak…guztiak uztartuko ditu kontalariak. Asteartean, hilak 10, San Pedroko liburutegian izango da emanaldia; hilaren 11n, asteazkena, Antxon; Donibanen, hilaren 12an, ostegunean, eta azkenik, ostiralean, hilaren 13an, Trintxerpen. Saio guztiak 18:00etan dira.