Eskarmentuan oinarritutako taldea aurkeztu du PSE-EEk
Eskarmentu handiko taldea da PSE-EEko Irungo alkategai Jose Antonio Santanok hautes zerrenda osatzeko aurkeztu berri duena. Udal gobernuko kideak osatzen dute zerrendaren oinarria, horietako batzuk 2003etik Udalean ardurak dituztenak: Miguel Angel Paez Obretako ordezkari eta Santanoren bigarrena, Maite Cruzado Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkaria, Fernando San Martin Kulturako arduraduna, Cristina Laborda Gazteria arlokoa, Belen Sierra kiroletakoa...
Eskarmentu handiko taldea da PSE-EEko Irungo alkategai Jose Antonio Santanok hautes zerrenda osatzeko aurkeztu berri duena. Udal gobernuko kideak osatzen dute zerrendaren oinarria, horietako batzuk 2003etik Udalean ardurak dituztenak: Miguel Angel Paez Obretako ordezkari eta Santanoren bigarrena, Maite Cruzado Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkaria, Fernando San Martin Kulturako arduraduna, Cristina Laborda Gazteria arlokoa, Belen Sierra kiroletakoa… Alkateak bere webgunean azaltzen duenez, “gobernatzeko prest dagoen jendea da, Irunek behar duen proiektuaren lidergoa bere gain hartzeko eskarmentua dutenak”.
Aurpegi berriak ere badaude, haien artean egun udal Informatika saileko arduradun den Pedro Alegre, eta Azahara Domingez, Irun-Hondarribiako Gazte Sozialisten idazkari nagusia. Santanoren esanetan zerrendako kide berriak “gazteak, zintzoak eta arduratsuak” dira.
Irungo udal hauteskundeetarako PSE-EEko hautes zerrendako lehen hamarrak:
- Jose Antonio Santano Clavero
- Miguel Angel Paez Eskamendi
- Maite Cruzado Barrenetxea
- Cristina Laborda Albolea
- Pedro Alegre Arrizabalaga
- Fernando San Martin Gubia
- Belen Sierra Cantalapiedra
- Felix Asensio Robles
- Goizane Alvarez Irijoa
- Javier Cia Elola

