‘Gure kirolariak’ argazki erakusketa
Bihar inauguratuko dute Antxotarrok Historia Mintegiak antolatutako argazki erakusketa, 19:30ean, Kultur Etxean. Antxok urteetan zehar eman dituen kirolarien erretratuekin osatu dute erakusketa. Hilaren 26ra arte izango da zabalik, baina etzi, Zazpiak ...
Bihar inauguratuko dute Antxotarrok Historia Mintegiak antolatutako argazki erakusketa, 19:30ean, Kultur Etxean. Antxok urteetan zehar eman dituen kirolarien erretratuekin osatu dute erakusketa. Hilaren 26ra arte izango da zabalik, baina etzi, Zazpiak Bat Eguna izanik, itxita egongo da. Lan egunetan 19:00etatik 21:00etara ikus daiteke; hilak 25ean, larunbatean, 12:00etan 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.