Lezoko Udaleko ordezkariekin bildu ziren atzo Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleak. Agenda 21 Foroaren baitan egin zuten bilera. Bertan, bi ikastetxeetako ikasleek aurten landu duten gaiaren gainean hitz egin zuten: hondakinei buruz. Eskola 21 ...
Bihar arratsaldean, Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek bi kontzertu emango dituzte, ikasturte bukaerako emanaldien barruan. Lehenengoa, Esther Barandiaranen pianoko ikasleek emango dute, 18:30etik aurrera, Paradorean, eta bigarren kontzertua aldiz, ...
Igandean, eguerdiko hamabietan, Santiago kalean pailazo emanaldia egingo dute. Potxin eta Patxin pailazoen eskutik, Zirkua ezagutuz emanaldia ikus ahal izango dute hiriko haurrek eta nahi duten guztiek. Euskarako ikuskizuna izango da eta ordu beteko ir...
Gazte Izanak Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak irteera antolatu du datorren asteazkenerako (hilaren 22rako). Errioxako Calahorra herrira joango dira. Asteazkenean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Aurretik, baina, autobu...
Hiru aste barru hasiko da Hondarribia Blues Festival (HBF). Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta uztailaren 7an (osteguna) hasiko da, uztailaren 10a arte (igandea). Denbora gutxian nazioartean oihartzun handia lortu du ekimenak, eta horregatik munduko eta hurbilagoko blues artista garrantzitsuak iritsiko dira Hondarribira. Beste urte batez, antolatzaileek esan dute kontzertuak doan izateko “helburu konplikatua” lortu dutela, eta gorantz doan bideari jarraituz seigarren ekitaldi honetan “luxuzko kartela” osatu dute, antolatzaileen arabera. Ondoko zerrendan dago egitaraua. Jaialdia blues panoraman zegoen hutsunea betetzeko jaio zen: blues kultura zabaldu eta entzulegoari musika mota hori hurbilarazteko, taldeen eta musikaren arteko eraginaren bitartez. Hala, uztailaren 7tik 10era musika beltza Hondarribiko txoko guztietan entzuteko aukera izango da: Bentan, Apezpiku plazan, Arma plazan edo kirol portuko agertoki finkoetan, baita kaleetan ere. Aurten, gainera, hainbat musika taldetako musikariak elkartuko dituen Hondarribia Crossroads gunea izango da, musika estilo berbera, bluesa, beraien artean partekatzeko. Memphisera bidean Aurtengo berritasunik nabarmenetakoa da HBFk martxan jarriko duen Road to Memphis lehiaketa. Parte hartzaileak Euskal Herriko blues taldeak izango dira, eta garaileek Memphiseko International Blues Challenge (IBC) jaialdian parte hartzeko hegazkin txartelak eta hotel erreserba jasoko dituzte. IBC mundu guztiko blues taldeek parte hartzen duten lehiaketa da. Memphisko Beale Street kale famatuko klubetan jo ohi [...]
Marian H-k banatutako 5578 zenbakia eta Ubedak banatutako 6995 zenbakia. Horiexek Laurak Baten zozketan saritu dituzte bi zenbakiak. Irabazleek asteburu bana irabazi dute, hotel spa batera joateko. Sarituek aipatu dendetara jo behar dute saritutako txa...
Euskal dantza eta dantza modernoak. Horiek biak ikusteko aukera izango da asteburu honetan Lezon. Bihar eta igandean dituzte saioak, Gezala Auditoriumean eta Karlos Saldise plazan. Bihar arratsaldean Murixka dantza taldeak ikasturte bukaerako ohiko emanaldia egingo dute Saldise plazan. Bertan Murixkako zortzi dantza taldeek hartuko dute parte: haurren zazpiek eta helduen bakarrak. “Hasieran, guztiok batera, Agurra eta Agintariarena dantzatuko ditugu”, esan du Idoia Berasarte Murixkako kideak, “haurren zazpi taldeek bina dantza dantzatuko dituzte, eta helduek, berriz, dantza bat”. Ikasturte honetan 70 bat haur aritu dira, gutxi gorabehera, zazpi taldeetan. Helduen taldean zortzi edo bederatzi aritu dira urte osoan zehar. Agurra eta Agintariarena dantzez gain, honako hauek dantzatuko dituzte, besteak beste, Murixkako kideek: Trulalai, San Petri, Makiltipi, arrantzaleena, batelariena, segalariena, Makilaundi, brokel-dantza… Ikasturte bukaerako emanaldiko 19:00etan hasiko da, «baina agian pixka bat beranduago hasiko da, musika eskolakoek emango duten kontzertua bukatuta», zehaztu du Berasartek. Tip Tap Clapekoak, Gezalan Igande arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Tip Tap Clap dantza eskolakoak ariko dira aurten ikasitakoa publikoari erakusten. Gezalako emanaldian, dantzaz gain, musika entzuteko aukera izango dute. Hiru dantza motako taldeek hartuko dute parte biharko dantza ikuskizunean: haurrek osatzen duten break-dance eta sormenezko dantza taldeek. Horiez gain, helduen klake taldeak ere parte hartuko du bihar arratsaldeko ikuskizunean. [...]
Lehenengo ikastetxeetan egin zituzten ikasturte bukaerako jaialdiak gimnastika erritmikoa ikasten duten haurrek eta gaztetxoek. Elizalde Herri Eskolan maiatzaren 15ean erakutsi zituzten Tximeletako kideek ikasturtean ikasitakoak. Hil honen 5ean Haurtza...
Guztira, 27 kantarik izena eman dute Nazioarteko XI. Luis Mariano Kantu Lehiaketan. Emakumeak dira gehienak eta Ameriketako Estatu Batuetako, Peruko, Hego Koreako, Suitzako eta Argentinako parte hartzaileak izango dira, besteak beste. Lehiaketa uztaila...
Irailaren 15a arte, Biztanlearen Arreta Zerbitzuak (BAZ) ordutegi berria izango du. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara irekiko dute. Arratsaldez eta larunbatetan itxita egongo da.
Tania Trecet Urretabizkaiak sortu du aurtengo sanferminak iragarriko dituen kartela. Zuri eta gorri koloreak, entzierroetako hesia eta alpargatak dira Trecetek sortu duen irudiaren osagai nagusiak. 22 urte ditu Trecet eta antxotarra da.
Erretiratuek Errioxara txangoa antolatu dute hilaren 22rako. 07:45ean irtengo dira Trintxerpetik, eta Argantzonen egingo dute lehengo geldialdia. Handik Harora eta Brionesera joango dira, Kuzkurritan bazkalduko dute. Irteerak 25 euro balio du.
Duela egun batzuk elkartasun kometa hori agertu zen Madalensoroko paretan. Euskal presoak eta iheslariak etxera ekartzeko eskatzen du, ohiko irudiarekin. Txoko hori aldarrikapenak egiteko erabili izan da urteetan zehar. Aurretik, esaterako, Ander Erra...