Udala eta ikasleak, elkarrekin Agenda 21en Foroan
Lezoko Udaleko ordezkariekin bildu ziren atzo Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleak. Agenda 21 Foroaren baitan egin zuten bilera. Bertan, bi ikastetxeetako ikasleek aurten landu duten gaiaren gainean hitz egin zuten: hondakinei buruz. Eskola 21 ...
Lezoko Udaleko ordezkariekin bildu ziren atzo Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleak. Agenda 21 Foroaren baitan egin zuten bilera. Bertan, bi ikastetxeetako ikasleek aurten landu duten gaiaren gainean hitz egin zuten: hondakinei buruz.
Eskola 21 Agendaren baitan, ikasleek ikastetxeetan sortutako hondakinak aztertu dituzte, nola kudeatu daitezkeen landu dute, herriko biztanleen ohiturak ikertu dituzte eta etxean bereizketa nola egiten duten ikusi dute, besteak beste.
Konpromisoak
Bi ikastetxeetako ikasleek hondakinen kudeaketa hobetzeko konprosmisoak hartu dituzte, eta Udalari ere hartzeko eskatu dizkiote: hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea; herritarrak informatzea; materia organikoa jasotzeko sistema martxan jartzea…. Udalak hausnartu, eta irailean bilduko da eurekin.