Calahorrara irteera antolatu du Gazte Izanak erretiratuen elkarteak
Gazte Izanak Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak irteera antolatu du datorren asteazkenerako (hilaren 22rako). Errioxako Calahorra herrira joango dira. Asteazkenean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Aurretik, baina, autobu...
Gazte Izanak Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak irteera antolatu du datorren asteazkenerako (hilaren 22rako). Errioxako Calahorra herrira joango dira.
Asteazkenean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Aurretik, baina, autobus bat pasatuko da Karrikatik, Altzibartik eta Iturrioztik, gainontzeko bidaiariak jasotzeko. Ugaldetxotik gora ere beste autobus bat pasatuko dela iragarri dute antolatzaileek, hala, auzo horretako erretiratuek ere aukera izango dute 08:00etarako Haurtzaron egoteko.
Calahorrara joan nahi dutenek, 30 euro ordaindu beharko dituzte bazkideak badira, 31 bazkide babesle badira, eta 32 euro ordainduko dituzte gainontzeko interesdunek.
Gaur da izena emateko azkeneko eguna. Interesa dutenek Gazte Izanaken egoitzatik pasatu behar dute, 10:30etik 12:00etara.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi autobus alokatu dituzte asteazkenerako, eta 110 pertsonentzat tokia dute. Izena emateko ordua baino lehen 110 pertsona apuntatzen badira, itxi egingo dute zerrenda.