Dantzaren ordua iritsiko da asteburuan
Euskal dantza eta dantza modernoak. Horiek biak ikusteko aukera izango da asteburu honetan Lezon. Bihar eta igandean dituzte saioak, Gezala Auditoriumean eta Karlos Saldise plazan. Bihar arratsaldean Murixka dantza taldeak ikasturte bukaerako ohiko emanaldia egingo dute Saldise plazan. Bertan Murixkako zortzi dantza taldeek hartuko dute parte: haurren zazpiek eta helduen bakarrak. “Hasieran, guztiok batera, Agurra eta Agintariarena dantzatuko ditugu”, esan du Idoia Berasarte Murixkako kideak, “haurren zazpi taldeek bina dantza dantzatuko dituzte, eta helduek, berriz, dantza bat”. Ikasturte honetan 70 bat haur aritu dira, gutxi gorabehera, zazpi taldeetan. Helduen taldean zortzi edo bederatzi aritu dira urte osoan zehar. Agurra eta Agintariarena dantzez gain, honako hauek dantzatuko dituzte, besteak beste, Murixkako kideek: Trulalai, San Petri, Makiltipi, arrantzaleena, batelariena, segalariena, Makilaundi, brokel-dantza… Ikasturte bukaerako emanaldiko 19:00etan hasiko da, «baina agian pixka bat beranduago hasiko da, musika eskolakoek emango duten kontzertua bukatuta», zehaztu du Berasartek. Tip Tap Clapekoak, Gezalan Igande arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Tip Tap Clap dantza eskolakoak ariko dira aurten ikasitakoa publikoari erakusten. Gezalako emanaldian, dantzaz gain, musika entzuteko aukera izango dute. Hiru dantza motako taldeek hartuko dute parte biharko dantza ikuskizunean: haurrek osatzen duten break-dance eta sormenezko dantza taldeek. Horiez gain, helduen klake taldeak ere parte hartuko du bihar arratsaldeko ikuskizunean. [...]
Euskal dantza eta dantza modernoak. Horiek biak ikusteko aukera izango da asteburu honetan Lezon. Bihar eta igandean dituzte saioak, Gezala Auditoriumean eta Karlos Saldise plazan.
Bihar arratsaldean Murixka dantza taldeak ikasturte bukaerako ohiko emanaldia egingo dute Saldise plazan. Bertan Murixkako zortzi dantza taldeek hartuko dute parte: haurren zazpiek eta helduen bakarrak. “Hasieran, guztiok batera, Agurra eta Agintariarena dantzatuko ditugu”, esan du Idoia Berasarte Murixkako kideak, “haurren zazpi taldeek bina dantza dantzatuko dituzte, eta helduek, berriz, dantza bat”.
Ikasturte honetan 70 bat haur aritu dira, gutxi gorabehera, zazpi taldeetan. Helduen taldean zortzi edo bederatzi aritu dira urte osoan zehar.
Agurra eta Agintariarena dantzez gain, honako hauek dantzatuko dituzte, besteak beste, Murixkako kideek: Trulalai, San Petri, Makiltipi, arrantzaleena, batelariena, segalariena, Makilaundi, brokel-dantza…
Ikasturte bukaerako emanaldiko 19:00etan hasiko da, «baina agian pixka bat beranduago hasiko da, musika eskolakoek emango duten kontzertua bukatuta», zehaztu du Berasartek.
Tip Tap Clapekoak, Gezalan
Igande arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Tip Tap Clap dantza eskolakoak ariko dira aurten ikasitakoa publikoari erakusten. Gezalako emanaldian, dantzaz gain, musika entzuteko aukera izango dute.
Hiru dantza motako taldeek hartuko dute parte biharko dantza ikuskizunean: haurrek osatzen duten break-dance eta sormenezko dantza taldeek. Horiez gain, helduen klake taldeak ere parte hartuko du bihar arratsaldeko ikuskizunean. Ordu erdiko emanaldiaren ondoren, Tap Kon’fusion taldea ariko da (18:45etik aurrera). Bertan lau musikarik (gitarrista batek, bateriajole batek, saxo jotzaile batek eta baxulari batek) hartuko dute parte, baita Celine Urzaiz Tip Tap Clap dantza taldeko kideak ere. Urzaizek berak adierazi duenez, klakeko zapatak instrumentu bat balira bezala erabiliko ditu. “Ez da koreografia, inprobisazioa izango da. Ikuskizun musikala izango da, baina baita bisuala ere”, gaineratu du.
Dantza ikuskizunari dagokionez, klakeko hamar helduek egingo dute dantza. Break-dance taldea osatzen dutenak beste hamar dira, eta sormenezko dantzako beste hiru taldeetan kopuru bera aritu da ikasturte honetan. Talde bakoitzak bizpahiruna minutuko saioa egingo du. “Talde bakoitzak ikasturte honetan ikasi duena erakutsiko du igandeko ikuskizunean. Kontuan hartu behar da urtean bat edo bi koreografia ikasten dituztela. Gezurra dirudien arren, bizpahiru minutuko koreografiak ikasteko urtebete behar dute nire ikasleek, eta mihia kanpoan dutela bukatu dute”, esan du Urzaizek. Haurrei, dagokienez, “errazago” ikasten dutela esan du, “baina kontzentratzeko zailtasun handiagoak dituzte. Egur handia ematen diote ikasleek, baina klakeak memoria gaitasun handia behar du”.
Urzaizek lezoar guztiak gonbidatu ditu dantza eta musika ikuskizunak ikustera, eta igande arratsalde atsegin bat pasatzera.
Tap’konfusionen kontzertuak
Tap’konfusion taldeak hainbat emanaldi eskaini ditu. Pasa den martxoan Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan eman zuten ikuskizuna, Laia Molins dantzari kataluniarrarekin batera. Hondarribiko Truk dantzalekuan ere aritu ziren. Orduan Larraitz Ugartemendia errenteriarra eta bere ikasleak aritu ziren eurekin.