Zirkuko bizimodua erakutsiko dute Potxin eta Patxin pailazoek
Igandean, eguerdiko hamabietan, Santiago kalean pailazo emanaldia egingo dute. Potxin eta Patxin pailazoen eskutik, Zirkua ezagutuz emanaldia ikus ahal izango dute hiriko haurrek eta nahi duten guztiek. Euskarako ikuskizuna izango da eta ordu beteko ir...
Igandean, eguerdiko hamabietan, Santiago kalean pailazo emanaldia egingo dute. Potxin eta Patxin pailazoen eskutik, Zirkua ezagutuz emanaldia ikus ahal izango dute hiriko haurrek eta nahi duten guztiek. Euskarako ikuskizuna izango da eta ordu beteko iraupena izango du.
Potxin eta Patxin pailazo artistek zirkuko bizimodua erakutsiko dute, izan duten esperientziaren berri emango dute, eta zirkua zer den azalduko dute. Oreka mantenduz akrobaziak egingo dituzte, bai lurrean jira biraka eta jauzika eta baita airean tela batekin ere.
Airean alde batetik bestera kable baten gainean oinez, txirrindaz, monozikloz edo bestelakoekin ibiliko dira. Funanbulistak, pailazoak, mimoak, musikariak… oro har, artistak eta bide batez Potxin eta Patxinek artista izaten erakutsiko dute jolas artean murgilduz.