Suaren inguruan bilduta bukatu zuten eguna
Urteko egunik luzeena izan zen atzokoa, eta San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi bereziak egin zituzten atzo Hondarribian. Ekitaldi nagusia Kai Zaharrean izan zen, Meakako Adixkideak aurreskua dantzatu zuen, eta gainera, aparkalekuan jarri zuten txosna...
Urteko egunik luzeena izan zen atzokoa, eta San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi bereziak egin zituzten atzo Hondarribian. Ekitaldi nagusia Kai Zaharrean izan zen, Meakako Adixkideak aurreskua dantzatu zuen, eta gainera, aparkalekuan jarri zuten txosnan, lumagorri oilaskoa eta Gernikako piperrak dastatu ahal izan ziren. Jarraian, San Joan sua piztu zuten, eta Meakako Adixkideak Dantza Taldeak giro paregabea jarri zuen. Artean, Musika Bandak zenbait tokitan San Juaneko zortzikoa jotzen ibili zen. Beste hainbeste su piztu zituzten han hemenka egun argitan, festa iluntasunean bukatu zen.