Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, gaur ireki dute turistentzako informazio puntua, Espainiako Barne Ministerioak Itsasartea Igarotzeko Operazioa deitu duenaren harira. Frantsesa eta arabiera hitz egiten duten interpre...
Mikelazulon erakusketa berria estreinatu dute. Oraingoan, Laura Diaz Minerren argazkiak ikusteko aukera izango dute kultur elkartetik pasatzen direnek. Guztira, hamar lan izango dira, eta horietan natura landuko du. Uztaila erdira arte egongo da martxa...
Iker Uranga gazteak irabazi du Mendibil Merkataritza Guneak antolatutako II. Patata Tortilla Lehiaketa, sanmartzialetako hasiera ofizialaren aurretik egin den ekitaldi arrakastatsuan. Atzo hasi ziren San Pedroren eta San Martzialen omenezko jaiak. Arratsaldeko zortziretan irakurri zuen Julian Iantzik agur ofiziala. Gero piztu zituzten suak, San Juan Harriaren plazakoa, lehenik, eta Urdanibia plazakoa, gero. Gaizki egindakoak ez errepikatzea, eta datozen festa egunak errespetuzkoak izatea, bi desio horiek nagusi izan ziren atzoko arrats umelan. Keinu on horiekin abiatu ziren, hortaz, 2011ko Irungo sanmartzialak. Aurretik, eguerdian, II. Patata Tortilla lehiaketa egin zuten Arizmendi Almirantearen plazan, Mendibil Merkataritza Zentroak antolatuta. «Jaiekin kolaboratu nahi genuen, eta aldi berean gure merkataritza bultzatu», horiek ziren Isabel Aller Mendibilgo zuzendariaren hitzetan ekimenaren helburuak. 140 lagunek parte hartu zuten, eta denek irabazi, denei eman baitzitzaien bi kilo patata eta dozena bat arrautza Mendibilgo azokan erosteko txartel bana. Aurten hamar urte bete ditu Merca-Irunek Mendibilen, eta lehiaketarekin kolaboratu nahi izan dute horrela. Txartelaz gain, egindako tortilla itzuli zitzaien parte hartzaileei sariduna izendatu eta gero, bazkaltzeko baliatu zezaten. Beno, denei ez zitzaien itzuli, Iker Uranga irundar gazteari behintzat ez. Berak irabazi zuen lehiaketa eta epaimahaikideek ez zuten bere plateran ia ezer utzi. Tipula ondo potxatu… Pozik, oso pozik agertu zen Uranga txapelketako irabazlea [...]
Gizakia animalia arrazionala dela diote hainbat teoriek, baina guk ez dugu gure burua faunaren barruan sartzen. Gizakiaren eta animalien arteko harremanaren gainean hausnartzera eramaten duen erakusketa ireki zuten atzo goizean Ficoba erakustazokan. Uztailaren 3ra arte ikus daiteke faunaren eta gizateriaren arteko harremana azaltzen duen erakusketa, Sentitzea animaliek bezala izenburupean. Bi helburu nagusi ditu erakusketak: bisitariei gizakien eta animalien arteko harremanen inguruan hausnartzea, eta naturarekiko kontaktua aldarrikatzea. Faureco Europa mailako proiektuaren barruan dago, eta fauna basatia berreskuratzeko zentroek, eta, zehazki, Donostiako Arrano Etxeak egiten duten lana zein den erakutsiko die bisitariei. Bisitariak baso sinboliko batean zehar bidaiatuko du. Baso hori hiru zatitan banatuta dago. Lehenengo espazioak Bizitzaren misterioa du izena, eta, bertan, bisitaria basoaren bizitzan murgiltzen da. Zentzumenak esnatzen dira, naturaren txokoek ezkutatzen dutena ezagutzeko. Bigarren espazioa, Milaka urtetan elkarrekin bizitzaren kontu honetan, gizakien eta animalien arteko harremana iraganean izan zenaren eta gaur egun denaren gaineko hausnarketa egiten du, eta, aldi berean, etorkizunerako testuinguru berriak proposatzen ditu. Azkenik, Arrano Etxea, bizitzaren eta heriotzaren bidean izeneko espazioak fauna basatia berreskuratzeko zentroen lana jasotzen du, Donostiako zentroaren jardunean arreta berezia jarriz. Horrelako zentroek egiten duten lana erakustea da Ficobako erakusketaren beste helburuetako bat. Arrano Etxea, 25 urtez lanean 1985ean, Albisu familia beren inguru [...]
Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira lelopean, kartelada egingo dute gaur. Ohi bezala, hilabeteko azkeneko ostiraleko kartelada egingo dute. Doneztebe plazan izango da, 20:00etan.
Errenteria antzerkiaren plaza bilakatuko da asteburuan, Eztena jaialdiarekin. Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako topaketetan, antzerkia oinarri duen egitaraua prestatu dute hiru egunetarako. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, hitzaldiak eta antzerki saioak izango dira, besteak beste, herriko zenbait txokotan. Aurreko bi urteetako filosofiari eutsiko dio antzerki jaialdiak hirugarren aldi honetan ere: antzerkia eta arlo horretako proposamen berriak eskaintzea, eta, bide batez, mota guztietako adierazpenei —horien artean alternatiboei— tartea ematea. Horrenbestez, aurtengo egitarauak ere ildo horri jarraituko dio, lehenengo egunetik hasita. Gaur, Piezak sailaren txanda izango da. “Piezak sortzen ari diren lanen azalpena da; oraindik guztiz bukatuta ez dauden lanak dira, zirriborroak askotan, ideia solteak eta testuen zatiak. Bost taldetxo etorriko dira euren lanen lehen urrats horiek azaltzera”, jakinarazi du Ainara Gurrutxaga antolatzaileak. Modu horretara, ikusleek euren iritzia ematea da asmoa, eta sortzaileari pistak ematea lanarekin jarraitzeko. Piezak-ekin batera, etziko gosari-hitzaldia nabarmentzekoa da. Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak, Pablo Barrio olerki idazleak, Manex Fuch aktore eta sortzaileak eta Borja Ruiz antzerki zuzendari eta aktoreak parte hartuko dute: “Euren sormen prozesuari buruz hitz egingo dute; batik bat, testuarekin zein harreman daukaten sormen prozesu horretan”. Jaialdia amaitzeko, otordua antolatu dute Ander Lipusekin eta Sustrai Colinarekin. Giro onean uztartuko dituzte bazkaria, antzerkia eta bertsolaritza, jardunaldien azken [...]
Kastro Berri tabernan izokin berezia dastatzeko aukera eskainiko dute bihar eguerdian, 12:00etatik 14:00etara. Valmino albariño ardoa eskatzen dutenek edukiko dute izokina probatzeko aukera. Ardo bakoitzeko izokin pintxo bana jasoko dute bezeroek.
Ama Guadalupekoak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztu zuten atzo arratsaldean. Arraunlari guztiak ezin izan zuten bertan izan, nesken kasua esaterako, Sevillan baitaude Espainiako Txapelketan lehiatzen. Hala ere, uda honetan hondarribiarrek animatuko dituzten arraunlariak Bentan jarri zuten taula gainera igo ziren. Hiru traineru izango ditu Ama Guadalupekoak beste denboraldi batez: lehenengoa, bigarrena eta neskena. Txomin Sagarzazuk, Kirol zinegotziak azaldu zuen bezala, “poz eta penak konpartituko ditugu gure arraunlariekin, datozen hilabetetan, eta espero ditugun emaitzak iristen ez badira ere, berdin edo gehiago animatuko dugu”. Joxemi Elduaienek, Arraun Elkarteko presidenteak, “denboraldi zaila dugu aurretik, baina bigarren txandan izan nahi dugu, eta ohorezko txandara hurbiltzen saiatuko gara. Gainera, Gipuzkoako titulua defendatuko dugu, eta nola ez, Kontxan izan nahi dugu”, adierazi zuen. A traineruko entrenatzaile den Mikel Orbañanosek hamar urte darama taldean, eta “erakustera etorri banintzen ere, asko ikasi dut. Kalixa Silanesek, B taldeko entrenatzaileak, esan zuenez, “negua oso gogorra izan da, eta mailari eusteko lan asko egin beharko dugu, baina mutilak oso ondo dabiltza”. Amaia Gezalak, neskak ordezkatu zituen eta, “denak bertakoak gara, bat izan ezik”. Lehenengo trainerua ondorengoek osatzen dute: Gonzalo Carrion, Iñigo Vertiz, Osertz Alday, Asier Puertas, Mikel Orbañanos, Iker Marizkurrena, Ekaitz Aznar, Gorka Puertas, Aner Etxart, Ugutz Bilbao, Ander [...]
Ander Errandonea Ordoxelai-ren askatasuna ospatzeko auzo afaria egingo dute bihar Ergoienen. 21:00etan jarri dute hitzordua Auzokalten. Txartelak Amazkarren daude salgai, 20 eurotan.
Urteko egunik luzeena izan zen atzokoa, eta San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi bereziak egin zituzten atzo Hondarribian. Ekitaldi nagusia Kai Zaharrean izan zen, Meakako Adixkideak aurreskua dantzatu zuen, eta gainera, aparkalekuan jarri zuten txosna...
Odol erauzketa saioa izango da datorren asteartean (hilaren 28an), anbulatorioan, arratsaldean. Ohi bezala, 18:00etatik 20:00etara izango da. Herritarrak elkartasun keinua egitera animatzeko deia egin dute Odol Emaileen Elkartetik. Odola eman ondoren, ...
Lezoko Udaleko Gobernu Talde berria dagoeneko lanean hasi dela iragarri zuen atzo Ainhoa Zabalo alkateak. Besteak beste, datozen lau urteei begira udal plangintza bat egiten hasi direla jakinarazi zuen, eta plangintza hori uda pasata prest egongo dela zehaztu zuen. Hala, “lehen egunetik lanean” daudela aitortu zuen Zabalok, “eta horrela jarraituko dugu”. Plangintza hori osatzeko, ordea, udalaren eta herriaren nondik norako zehatzak jakiteko tartea hartu dutela azaldu zuen alkate berriak. Horrela, bide horretan, udaleko sail ezberdinekin errondak egiten hasi direla nabarmendu zuen atzo Zabalok, eta bilkura horiek talde politikoekin ere egingo dituztela esan zuen, “asmoak partekatzeko. Informazio trukea eta elkarlana funtsezkoak dira”. Bilduko zinegotziez osatutako Gobernu Talde berriko ordezkariek agerraldia egin zuten atzo goizean lantaldea aurkezteko batetik, eta esku artean zer duten azaltzeko bestetik. Hala, alkatearekin batera, Luis Garrido, Angel Portugal, Eneko Lartigue, Garazi Cuesta eta Lucia Aranburu zinegotziak izan ziren agerraldian. Haritz Salaberria alkate ohia ere haiekin izan zen, Gobernu Talde berria laguntzen ari baita. Erabakiak Gobernu Talde berriko ordezkariek atzo jakinarazi zuten erabakiak hartzen hasi direla dagoeneko. Hartara, Gobernu Taldea bera osatzeaz gain, Tokiko Gobernu Batzordeko kideak eta alkateordeak aukeratuta dituztela azaldu zuten. Delegazioak eta lan banaketak martxan jartzeko moduan daudela ere zehaztu zuten. Horregatik, hilaren 30ean legegintzaldiko lehen [...]