Ama Guadalupekoak hiru traineru izango ditu
Ama Guadalupekoak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztu zuten atzo arratsaldean. Arraunlari guztiak ezin izan zuten bertan izan, nesken kasua esaterako, Sevillan baitaude Espainiako Txapelketan lehiatzen. Hala ere, uda honetan hondarribiarrek animatuko dituzten arraunlariak Bentan jarri zuten taula gainera igo ziren. Hiru traineru izango ditu Ama Guadalupekoak beste denboraldi batez: lehenengoa, bigarrena eta neskena. Txomin Sagarzazuk, Kirol zinegotziak azaldu zuen bezala, “poz eta penak konpartituko ditugu gure arraunlariekin, datozen hilabetetan, eta espero ditugun emaitzak iristen ez badira ere, berdin edo gehiago animatuko dugu”. Joxemi Elduaienek, Arraun Elkarteko presidenteak, “denboraldi zaila dugu aurretik, baina bigarren txandan izan nahi dugu, eta ohorezko txandara hurbiltzen saiatuko gara. Gainera, Gipuzkoako titulua defendatuko dugu, eta nola ez, Kontxan izan nahi dugu”, adierazi zuen. A traineruko entrenatzaile den Mikel Orbañanosek hamar urte darama taldean, eta “erakustera etorri banintzen ere, asko ikasi dut. Kalixa Silanesek, B taldeko entrenatzaileak, esan zuenez, “negua oso gogorra izan da, eta mailari eusteko lan asko egin beharko dugu, baina mutilak oso ondo dabiltza”. Amaia Gezalak, neskak ordezkatu zituen eta, “denak bertakoak gara, bat izan ezik”. Lehenengo trainerua ondorengoek osatzen dute: Gonzalo Carrion, Iñigo Vertiz, Osertz Alday, Asier Puertas, Mikel Orbañanos, Iker Marizkurrena, Ekaitz Aznar, Gorka Puertas, Aner Etxart, Ugutz Bilbao, Ander [...]
Ama Guadalupekoak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztu zuten atzo arratsaldean. Arraunlari guztiak ezin izan zuten bertan izan, nesken kasua esaterako, Sevillan baitaude Espainiako Txapelketan lehiatzen. Hala ere, uda honetan hondarribiarrek animatuko dituzten arraunlariak Bentan jarri zuten taula gainera igo ziren. Hiru traineru izango ditu Ama Guadalupekoak beste denboraldi batez: lehenengoa, bigarrena eta neskena. Txomin Sagarzazuk, Kirol zinegotziak azaldu zuen bezala, “poz eta penak konpartituko ditugu gure arraunlariekin, datozen hilabetetan, eta espero ditugun emaitzak iristen ez badira ere, berdin edo gehiago animatuko dugu”.
Joxemi Elduaienek, Arraun Elkarteko presidenteak, “denboraldi zaila dugu aurretik, baina bigarren txandan izan nahi dugu, eta ohorezko txandara hurbiltzen saiatuko gara. Gainera, Gipuzkoako titulua defendatuko dugu, eta nola ez, Kontxan izan nahi dugu”, adierazi zuen. A traineruko entrenatzaile den Mikel Orbañanosek hamar urte darama taldean, eta “erakustera etorri banintzen ere, asko ikasi dut. Kalixa Silanesek, B taldeko entrenatzaileak, esan zuenez, “negua oso gogorra izan da, eta mailari eusteko lan asko egin beharko dugu, baina mutilak oso ondo dabiltza”. Amaia Gezalak, neskak ordezkatu zituen eta, “denak bertakoak gara, bat izan ezik”.
Lehenengo trainerua ondorengoek osatzen dute: Gonzalo Carrion, Iñigo Vertiz, Osertz Alday, Asier Puertas, Mikel Orbañanos, Iker Marizkurrena, Ekaitz Aznar, Gorka Puertas, Aner Etxart, Ugutz Bilbao, Ander Zelaia, Garikoitz Uranga, Ion Larrañaga, Manex Alday, Julen Castrillon, Iker Amador, Agoitz Irazoki eta Joseba Amunarriz. Bigarrena: Aimar Calvo, Iñaki Gonzalez, Xabier Ayerdi, Andima Martinez, Egoitz Oronoz, Francisco Javier Garcia, Iñigo Jokin Sagarzazu, Juan Luis Silanes, Julen Alkain, Jon Sayar, Mikel Inda, Bastien Beraza, Unai San Martin, Unai Villacorta, Urko Andueza, Ugaitz Etxeberria, Galder Esponda, Borja Jorge eta Jon Camilo Rubio. Eta neskena bukatzeko: Marie Croc, Oihane Etxart, Ainhoa Iñiguez, Ainhoa Arrizabalaga, Estibaliz Gezala, Amaia Gezala, Maialen Arrizabalaga, Nerea Seijo, Mar Bosch, Ihintza Palacin, Maialen Arrazola, Ane Lekuona, Zuriñe Alberdi, Idoia Maritxalar, Naiara Osa, Rebeca Martinez, Amaia Silvo, Naroa Gimenez, Amaiur Esnaola, Cristina Canales, Jessica Berra eta Sandrine Miura.