Turistentzako informazio puntua ireki dute gaur A-8an
Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, gaur ireki dute turistentzako informazio puntua, Espainiako Barne Ministerioak Itsasartea Igarotzeko Operazioa deitu duenaren harira. Frantsesa eta arabiera hitz egiten duten interpre...
Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, gaur ireki dute turistentzako informazio puntua, Espainiako Barne Ministerioak Itsasartea Igarotzeko Operazioa deitu duenaren harira.
Frantsesa eta arabiera hitz egiten duten interpreteak egongo dira A-8an jarri duten bulegoan (Irun eta Oiartzun artean dagoen gasolindegian), datorren abuztuaren 2ra arte.
Iaz, 2.054 ibilgailutako bidaiariei eman zien informazioa bulego horrek.