Odol erauzketa saioa egingo dute asteartean
Odol erauzketa saioa izango da datorren asteartean (hilaren 28an), anbulatorioan, arratsaldean. Ohi bezala, 18:00etatik 20:00etara izango da. Herritarrak elkartasun keinua egitera animatzeko deia egin dute Odol Emaileen Elkartetik. Odola eman ondoren, ...
Odol erauzketa saioa izango da datorren asteartean (hilaren 28an), anbulatorioan, arratsaldean. Ohi bezala, 18:00etatik 20:00etara izango da. Herritarrak elkartasun keinua egitera animatzeko deia egin dute Odol Emaileen Elkartetik. Odola eman ondoren, askaria ematen diete. Besteak beste, 18 urtetik gora izan eta 50 kilo baino gehiago pisatu behar da odola emateko.