Gizarte jarduerak garatzeko diru laguntzak
2011 urtean gizarte zerbitzuen alorrean jarduerak garatu nahi dituzten taldeek eta elkarteek diru laguntzak eska ditzakete. Eskaera horiek udaletxean aurkeztu behar dituzte interesdunek, Lezoko Udaleko erregistro nagusian, astelehenetik ostiralera 08:0...
2011 urtean gizarte zerbitzuen alorrean jarduerak garatu nahi dituzten taldeek eta elkarteek diru laguntzak eska ditzakete. Eskaera horiek udaletxean aurkeztu behar dituzte interesdunek, Lezoko Udaleko erregistro nagusian, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00etara. Laguntza horiek eskatzeko baldintzen zerrenda osoa Lezoko Udalaren webgunean dago. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epea izango dute elkarteek eta taldeek diru laguntza horiek eskatzeko.