Betiko bere horretan utziko zutela zirudien, baina ez. Luzuriagako egitasmoaren lehen faseari argi berdea eman diotela jakitera eman du Udalak. Amaia Agirregabiria alkateak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, hastear da lanen lehen fasea. Etxebidek Luzuriagan eraikiko dituzten Babes Ofizialeko Etxebizitzen lehen faseko zozketarako onartuen eta baztertuen zerrenda argitara eman du. Zerrenda Donostiako Andia kaleko 13. zenbakian kontsulta daiteke, Etxebideren bulegoetan, baina baita Udalaren Donibaneko egoitza nagusian eta Interneten ere, www.etxebide.euskadi.net helbidean. Lanen lehen fasea da aurki abiatuko dena. Fase honetan 144 etxebizitza zozketatuko dituzte. Gerora 68 etxebizitza sozial zozketatuko dituztela zehaztu du Agirregabiriak, eta etxebizitza horien guztien erdiak pasaitarrentzako gordeko dituztela esan du. Bigarren fasea, 2016. urterako Atzerapen handia du Luzuriagako egitasmoak. Horretaz jakitun «fase honetan aurreikusitako epeak betetzea espero» dutela ohartarazi dute Alkatetzatik, «eta herriarentzat hain garrantzitsua den egitasmoak jasan dituen baino atzerapen gehiago ez dituela jasango espero» dutela gaineratu. Lanen bigarren faseak, alokairuko 73 etxebizitza sozial, anbulatorioaren ekipamendua, bulegoak eta komertziorako aurreikusitako eremuak hartzen ditu barne. Zehaztutako epeetan aurrera eramanez gero, proiektua 2016. urterako behin betiko bukatuta egongo dela espero du Udalak
Eko Birak harrera ona izan du
Gaur aurkeztuko dituzte Kontseiluak egindako Ipar Euskal Herriko hizkuntz politikaren bigarren neurketaren emaitzak. Hendaia izan da emaitzarik hoberena jaso duen herria, 2,93ko notarekin. Herriko Etxearen nota aprobatzetik urruti badago ere, hainbat e...
Betti Gottik herri bazkarirako mila eta berrehun sarrera jarri zituen salgai eta bat bera ere ez zen geratu saldu gabe. Gaur egingo dituzte bi alardeetako kantineren aurkezpenak Atseden hartzeko eguna izan zen atzokoa askorentzat, datozen egunei begira indarrak berreskuratzekoa. Ekitaldi gutxi zeuden atzorako iragarrita, eta ez zituzten jende askorik biltzerik lortu, beroagatik lehenago, eta ekaitzaren iragarpenagatik gero. Nolanahi ere, animatu zirenek ondo baino hobeto pasatu zuten, Larreandiko Dunboa ikastetxean antolaturiko jolasetan, barraketan, konpainietako entseguetan, edo Zabaltza plazako kale antzerkian, besteak beste. Herri bazkari arrakastatsua Larunbatean herri bazkari erraldoia egin zen Ficoba erakustazokako 3. pabilioian, Betti Gotti euskara elkarteak antolatuta,eta Udaleko Kultura arloak lagunduta. Urte gutxitan alardeaz kanpo jende gehien biltzen duen egitarauko ekitaldietako bat izatera iritsi da. Iaz jende asko sartzerik izan ez zuenez, aurten 1200 lagunentzako lekua aurreikusi zituzten Betti Gottikoek —aurreko urtean baino 400 eserleku gehiago—, eta sarrera guzrtiak saldu zituzten. Horra hor bada datorren urterako erronka, 1500entzako bazkaria prestatzea. Bazkaria giroa itzela izan zen, txarangak lagundurik, eta koadrilentzako kamiseta txapelketa tarteko. Irungo jaietan lagunarteko giroa sortzeko lanean dihardu Betti Gottik, eta helburu horri jarraituz antolatzen zituen ostiralean herri gosaria eta koadrilen olinpiadak, eta larunbateko bazkaria eta koadrilen kamiseta lehiaketa. Kantineren aurkezpenak Gaur hilaren 30eko bi desfileetan parte hartuko [...]
Mendelu auzoko aparkalekuaren zati handi bat gune berde bidez arautu dute. Azaroaren 23an Udaleko ordezkariak auzoko bizilagunekin bildu ziren, autoa Mendelun aparkatzeko izaten diren arazoak konpontzeko nahiarekin. Ondoren hainbat bilera egin dituzte bizilagunen ordezkari eta Udalaren artean, eta Amutalde, Mendelu Kalea, Los Planetas, Mendelu Berra eta Zubietako eremuak aparkalekuetarako gune berde gisa izendatzea erabaki dute. Gibeletako bizilagunek araubide horretatik kanpo geratzeko erabakia hartu dute eta Josu Langile eta Iruzubik eremu itxia dute haien bizilagunentzat. Gune berderako txartela Gune berdearen ordutegia ondorengoa da: 13.00etatik 15.00etara eta 19.30etik hurrengo eguneko 10.00etara. Ordutegi horietan bakarrik Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurretik aparkalekurako txartela eskatu duten Mendeluko bizilagunek aparkatu ahal izango dute. Gainontzeko ordutegietan edozeinek aparkatu ahal izango du. 400 aparkaleku Mendelu auzoan 1.629 bizilagun bizi dira gau egun, 907 daude erroldatuak, eta aparkaleku plazak 400 inguru dira. Juan Mari Altunak, aldiko alkateak, erabakia positiboa izan dela adierazi du, “bizilagunekin ondorio egoki batera iritsi gara, eta adostu dugu gune berdea uda igaro arte izatea martxan, nola doan ikusteko; udazkenean berriz elkartuko gara haiekin, prozesua baloratzeko. Gaia ez dago itxita, haiekin batera landu nahi dugu, Mendeluk duen aparkaleku gabezi arazoa konpondu nahian”. Gune berderako txartela eskatzeko aukera ireki dute aste honetan BAZen. TAO zerbitzua martxan jartzen denean [...]
Ordesara (Huesca, Espainia) joango dira Giriziako mendizaleak uztailean. Faja de las flores ibilbidea dute helburu. Mendia bera igotzeko —2.400 metro ditu— asteburu pasa antolatu dute Giriziako kideek. Utzailaren 16an irtengo dira herritik. 15:00et...
Etzi, Altzibarko San Pedro Jaietako danborradako entsegu orokorra egingo dute. 20:00etan jarri dute hitzordua eskoletan, eta parte hartzaileei agertzeko deia egin diete Jai Batzordetik. Era berean, Jai Batzordeko kideek bi ohar helarazi nahi dizkiete auzotarrei. Batetik, danborradan parte hartuko dutenek gerrikoa eraman beharko dute entsegu orokorrera, danborrekin eta barrilekin entseatu ahal izateko. Bestalde, entseguan bertan larunbateko plater konbinatuen jatetxerako tokia eta afaria enkarkatu ahal izango dira. Egindako eskaria bertan ordaindu beharko da. Altzibarko jaiak ostiralean hasiko dira eta igandera arte luzatuko dira. Jarraian dago egitaraua. Etzidamu, ostirala 18:00. Txupinazoa eta petardo sorta. Ondoren. Txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak. 18:30. Sabel-dantza eta saltsa erakustaldia. 20:00. Kartelada 20:30. Herri afari-merienda, plazan. Tortillak etxetik eraman, eta plazan sardinak doan. Afarian zehar. Itsaski-jana eta beste hainbat sariren zozketa. 21:30. Dantzaldia, Modestorekin. 00:00. DJak, Gaztelekuko txosnan: Txely Inziart; V; Amaskar; Tito. Larunbata, uztailak 2 11:00. Altzibarko Haur eta Gaztetxoen II. Duatloia (6-14 urte), bidegorriko sarreran. Kaskoa eta bizikleta norberak eraman behar ditu. 14:00. Erretiratuen bazkaria, Anixetan. 16:30. XXVI. Truk Txapelketa, Esku Garbian. 12 euro bikoteko. 16:00etan itxiko dute izen-ematea. 17:30. Zirko tailerra. 19:00. Danborreroen poteoa, txarangarekin. 20:00. Danborrada. 21:00. Afaria, plazan. Plater konbinatuak egongo dira. 23:30. Dantzaldia, Ostadar taldearekin. 00:00. Zezensuzkoa. Ondoren. Dantzaldiaren jarraipena. 03:00. Oiartzun [...]
Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, auto bat lapurtzea eta gasolindegi batetik ordaindu gabe ihes egitea leporatuta. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, AP-1 autobidean atzeman zituzten atxilotuak, Gasteizera bidean, autoz ihes egiten saiatu ondor...
Quique Escalante Memoriala goiburuz ezaguna den argazki lehiaketa antolatu dute bostgarrenez Alarde tradizionaleko Batzordeak eta Danborradak. Lehen hiru sailkatuentzat 300, 200 eta 100 euroko premioak daude zain, eta datorren urteko egitarauan agertzea —lehenengoa azalan eta beste biak barneko orrialdeetan—.Gainera, hogei argazki hautatuko dituzte eta horiek izango dira heldu den urterako editatuko duten mahai egutegia ilustratuko dutenak. 2012ko egutegia. Iaz egin bezala, aurten ere ohar bat zabaldu nahi izan dute antolatzaileek: ez dituzte onartuko San Juan plazan eta ibilbideko gainontzeko plazetan egindako argazkirik. Horrekin, alardeko une garrantzitsuenak ez oztopatzea bilatzen dute. Oinarriak www.alardedeirun.com webgunean ezagutu daitezke.
19:00etan. Irungo Atsegiñako eta Bidasoako Txarangako buruhandiak eta erraldoien konpartsa, Alberto Anguera plazatik irtenda. Irungo Atsegiñako fanfarreak eta Txistularien Udal Bandak lagunduta. Oiartzun, Hondarribia, Geltoki, Zubiaurre kaleetan, Ko...
Iragan asteburuan jubenil eta seniorrek Espainiako aulki mugikorreko txapelketan parte hartu zuten Sevillan, eta Hondarribia Arraun Elkartea izan da domina gehien eskuratu dituen taldea, 6 guztira. Urrea, bikoa lemazain gabe absoluto neskentzat izan d...
Gaur jarraituko dute Bateragune Auziarekin Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta deklaratzeko falta diren bi auzipetuen txanda izango da: Miren Zabaleta eta Mañel Serra. Serra hasi da dagoeneko abokatuaren galderak erantzuten. Horiez gain, lekukoek ere parte hartuko dute, tartean, Rufi Etxeberria oiartzuarrak. Atzo gainontzeko sei auzipetuek deklaratu zuten, tartean, Sonia Jacinto oreretarrak. Gainontzeko auzipetuek bezala Bateragune ez zuela osatzen adierazi zuen behin eta berriro Jacintok, eta ekimen hori ez zuela antolatu ez ETAk, ez Ekinek ez beste inork. “Ez dut inoiz ETAren agindurik jaso”, esan zuen. Arnaldo Otegiren deklarazioaren ostean, 19:45 aldera, hasi zen Kepa Landa abokatuaren galderak erantzuten. Jacintok, Arkaitz Rodriguezek eta Txelui Morenok bezala, azaldu zuen eztabaida hori Otegik hasi zuela Martuteneko espetxetik atera zenean, eta hala hasi zirela gogoeta egiten, beren kabuz eta inolako talderik osatu gabe. Jacintok Iparraldera egindako bilerak ere azaldu zituen. “Ez ginen ez txarrik egiten ari”. Poliziak gertutik jarraitzen zituela eta zertan ari ziren bazekitela esan zuen: “Denok ezagutzen genuen elkar”. Atzokoan, baina, protagonismoa Arnaldo Otegik eta Rafa Diezek izan zuten. “Estrategia baketsua eta demokratikoa bultzatzea delitu baldin bada, orduan errugabeak gara”, adierazi zuen Otegik. Gaineratu zuen ETAren asanblearen ondorioak euren ondorioen kontrakoak zirela, “estrategia politiko-militarrean jarraitzen zuten”. Diezek, berriz, “borroka armatuaren aroa bukatzeko apustu [...]