Etzi egingo dute Altzibarko danborradako entsegu orokorra
Etzi, Altzibarko San Pedro Jaietako danborradako entsegu orokorra egingo dute. 20:00etan jarri dute hitzordua eskoletan, eta parte hartzaileei agertzeko deia egin diete Jai Batzordetik. Era berean, Jai Batzordeko kideek bi ohar helarazi nahi dizkiete auzotarrei. Batetik, danborradan parte hartuko dutenek gerrikoa eraman beharko dute entsegu orokorrera, danborrekin eta barrilekin entseatu ahal izateko. Bestalde, entseguan bertan larunbateko plater konbinatuen jatetxerako tokia eta afaria enkarkatu ahal izango dira. Egindako eskaria bertan ordaindu beharko da. Altzibarko jaiak ostiralean hasiko dira eta igandera arte luzatuko dira. Jarraian dago egitaraua. Etzidamu, ostirala 18:00. Txupinazoa eta petardo sorta. Ondoren. Txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak. 18:30. Sabel-dantza eta saltsa erakustaldia. 20:00. Kartelada 20:30. Herri afari-merienda, plazan. Tortillak etxetik eraman, eta plazan sardinak doan. Afarian zehar. Itsaski-jana eta beste hainbat sariren zozketa. 21:30. Dantzaldia, Modestorekin. 00:00. DJak, Gaztelekuko txosnan: Txely Inziart; V; Amaskar; Tito. Larunbata, uztailak 2 11:00. Altzibarko Haur eta Gaztetxoen II. Duatloia (6-14 urte), bidegorriko sarreran. Kaskoa eta bizikleta norberak eraman behar ditu. 14:00. Erretiratuen bazkaria, Anixetan. 16:30. XXVI. Truk Txapelketa, Esku Garbian. 12 euro bikoteko. 16:00etan itxiko dute izen-ematea. 17:30. Zirko tailerra. 19:00. Danborreroen poteoa, txarangarekin. 20:00. Danborrada. 21:00. Afaria, plazan. Plater konbinatuak egongo dira. 23:30. Dantzaldia, Ostadar taldearekin. 00:00. Zezensuzkoa. Ondoren. Dantzaldiaren jarraipena. 03:00. Oiartzun [...]
Etzi, Altzibarko San Pedro Jaietako danborradako entsegu orokorra egingo dute. 20:00etan jarri dute hitzordua eskoletan, eta parte hartzaileei agertzeko deia egin diete Jai Batzordetik.
Era berean, Jai Batzordeko kideek bi ohar helarazi nahi dizkiete auzotarrei. Batetik, danborradan parte hartuko dutenek gerrikoa eraman beharko dute entsegu orokorrera, danborrekin eta barrilekin entseatu ahal izateko.
Bestalde, entseguan bertan larunbateko plater konbinatuen jatetxerako tokia eta afaria enkarkatu ahal izango dira. Egindako eskaria bertan ordaindu beharko da.
Altzibarko jaiak ostiralean hasiko dira eta igandera arte luzatuko dira. Jarraian dago egitaraua.
Etzidamu, ostirala
- 18:00. Txupinazoa eta petardo sorta.
- Ondoren. Txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak.
- 18:30. Sabel-dantza eta saltsa erakustaldia.
- 20:00. Kartelada
- 20:30. Herri afari-merienda, plazan. Tortillak etxetik eraman, eta plazan sardinak doan.
- Afarian zehar. Itsaski-jana eta beste hainbat sariren zozketa.
- 21:30. Dantzaldia, Modestorekin.
- 00:00. DJak, Gaztelekuko txosnan: Txely Inziart; V; Amaskar; Tito.
Larunbata, uztailak 2
- 11:00. Altzibarko Haur eta Gaztetxoen II. Duatloia (6-14 urte), bidegorriko sarreran. Kaskoa eta bizikleta norberak eraman behar ditu.
- 14:00. Erretiratuen bazkaria, Anixetan.
- 16:30. XXVI. Truk Txapelketa, Esku Garbian. 12 euro bikoteko. 16:00etan itxiko dute izen-ematea.
- 17:30. Zirko tailerra.
- 19:00. Danborreroen poteoa, txarangarekin.
- 20:00. Danborrada.
- 21:00. Afaria, plazan. Plater konbinatuak egongo dira.
- 23:30. Dantzaldia, Ostadar taldearekin.
- 00:00. Zezensuzkoa.
- Ondoren. Dantzaldiaren jarraipena.
- 03:00. Oiartzun Irratiko DJaren emanaldia.
Igandea, uztailak 3
- 09:00. Diana.
- 10:30. Meza.
- 11:30. Haur jolasak.
- 12:00. Euskal dantzak
- 13:00. Toka Txapelketa.
- 13:30. Bazkaria, plazan. Plater konbinatuak egongo dira.
- 17:00. Idi-dema.
- 17:00. Patxin eta Potxin pailazoen Zirkoa ezagutuz.
- Ondoren. Txokolate jatea.
- 18:30. Herri kirolak.
- Ondoren. Festak bukatzeko, aparraren jolasa eta ur gerra.