Bi atxilotu, auto bat lapurtu eta gasolindegi batean ez pagatzeagatik
Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, auto bat lapurtzea eta gasolindegi batetik ordaindu gabe ihes egitea leporatuta. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, AP-1 autobidean atzeman zituzten atxilotuak, Gasteizera bidean, autoz ihes egiten saiatu ondor...
Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, auto bat lapurtzea eta gasolindegi batetik ordaindu gabe ihes egitea leporatuta. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, AP-1 autobidean atzeman zituzten atxilotuak, Gasteizera bidean, autoz ihes egiten saiatu ondoren. Ostiralean atxilotu zituzten 23 urteko bi gazteak. 09:00etan Ertzaintzak abisua jaso zuen herriko gasolindegi batetik auto bi autok ihes egin zutela ordaindu gabe, eta AP-1 autobidea hartu zutela.
Ertzaintzak bi autoak geldiarazi zituen autobidean, eta agenteak horietako auto bat lapurtutakoa zela ohartu zirela azaldu du Herrizaingo Sailak. Hala, auto horren bi bidaiariak atxilotu zituzten. Beste autoko hiru bidaiariak ez zituzten atxilotu.