Luzuriagako lehen faseko lanak hastear daudela jakinarazi du Udalak
Betiko bere horretan utziko zutela zirudien, baina ez. Luzuriagako egitasmoaren lehen faseari argi berdea eman diotela jakitera eman du Udalak. Amaia Agirregabiria alkateak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, hastear da lanen lehen fasea. Etxebidek Luzuriagan eraikiko dituzten Babes Ofizialeko Etxebizitzen lehen faseko zozketarako onartuen eta baztertuen zerrenda argitara eman du. Zerrenda Donostiako Andia kaleko 13. zenbakian kontsulta daiteke, Etxebideren bulegoetan, baina baita Udalaren Donibaneko egoitza nagusian eta Interneten ere, www.etxebide.euskadi.net helbidean. Lanen lehen fasea da aurki abiatuko dena. Fase honetan 144 etxebizitza zozketatuko dituzte. Gerora 68 etxebizitza sozial zozketatuko dituztela zehaztu du Agirregabiriak, eta etxebizitza horien guztien erdiak pasaitarrentzako gordeko dituztela esan du. Bigarren fasea, 2016. urterako Atzerapen handia du Luzuriagako egitasmoak. Horretaz jakitun «fase honetan aurreikusitako epeak betetzea espero» dutela ohartarazi dute Alkatetzatik, «eta herriarentzat hain garrantzitsua den egitasmoak jasan dituen baino atzerapen gehiago ez dituela jasango espero» dutela gaineratu. Lanen bigarren faseak, alokairuko 73 etxebizitza sozial, anbulatorioaren ekipamendua, bulegoak eta komertziorako aurreikusitako eremuak hartzen ditu barne. Zehaztutako epeetan aurrera eramanez gero, proiektua 2016. urterako behin betiko bukatuta egongo dela espero du Udalak
Betiko bere horretan utziko zutela zirudien, baina ez. Luzuriagako egitasmoaren lehen faseari argi berdea eman diotela jakitera eman du Udalak. Amaia Agirregabiria alkateak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, hastear da lanen lehen fasea.
Etxebidek Luzuriagan eraikiko dituzten Babes Ofizialeko Etxebizitzen lehen faseko zozketarako onartuen eta baztertuen zerrenda argitara eman du.
Zerrenda Donostiako Andia kaleko 13. zenbakian kontsulta daiteke, Etxebideren bulegoetan, baina baita Udalaren Donibaneko egoitza nagusian eta Interneten ere, www.etxebide.euskadi.net helbidean.
Lanen lehen fasea da aurki abiatuko dena. Fase honetan 144 etxebizitza zozketatuko dituzte. Gerora 68 etxebizitza sozial zozketatuko dituztela zehaztu du Agirregabiriak, eta etxebizitza horien guztien erdiak pasaitarrentzako gordeko dituztela esan du.
Bigarren fasea, 2016. urterako
Atzerapen handia du Luzuriagako egitasmoak. Horretaz jakitun «fase honetan aurreikusitako epeak betetzea espero» dutela ohartarazi dute Alkatetzatik, «eta herriarentzat hain garrantzitsua den egitasmoak jasan dituen baino atzerapen gehiago ez dituela jasango espero» dutela gaineratu.
Lanen bigarren faseak, alokairuko 73 etxebizitza sozial, anbulatorioaren ekipamendua, bulegoak eta komertziorako aurreikusitako eremuak hartzen ditu barne. Zehaztutako epeetan aurrera eramanez gero, proiektua 2016. urterako behin betiko bukatuta egongo dela espero du Udalak