Eguraldiak bero etena eskainiko du gaur kantineren aurkezpenetarako
Betti Gottik herri bazkarirako mila eta berrehun sarrera jarri zituen salgai eta bat bera ere ez zen geratu saldu gabe. Gaur egingo dituzte bi alardeetako kantineren aurkezpenak Atseden hartzeko eguna izan zen atzokoa askorentzat, datozen egunei begira indarrak berreskuratzekoa. Ekitaldi gutxi zeuden atzorako iragarrita, eta ez zituzten jende askorik biltzerik lortu, beroagatik lehenago, eta ekaitzaren iragarpenagatik gero. Nolanahi ere, animatu zirenek ondo baino hobeto pasatu zuten, Larreandiko Dunboa ikastetxean antolaturiko jolasetan, barraketan, konpainietako entseguetan, edo Zabaltza plazako kale antzerkian, besteak beste. Herri bazkari arrakastatsua Larunbatean herri bazkari erraldoia egin zen Ficoba erakustazokako 3. pabilioian, Betti Gotti euskara elkarteak antolatuta,eta Udaleko Kultura arloak lagunduta. Urte gutxitan alardeaz kanpo jende gehien biltzen duen egitarauko ekitaldietako bat izatera iritsi da. Iaz jende asko sartzerik izan ez zuenez, aurten 1200 lagunentzako lekua aurreikusi zituzten Betti Gottikoek —aurreko urtean baino 400 eserleku gehiago—, eta sarrera guzrtiak saldu zituzten. Horra hor bada datorren urterako erronka, 1500entzako bazkaria prestatzea. Bazkaria giroa itzela izan zen, txarangak lagundurik, eta koadrilentzako kamiseta txapelketa tarteko. Irungo jaietan lagunarteko giroa sortzeko lanean dihardu Betti Gottik, eta helburu horri jarraituz antolatzen zituen ostiralean herri gosaria eta koadrilen olinpiadak, eta larunbateko bazkaria eta koadrilen kamiseta lehiaketa. Kantineren aurkezpenak Gaur hilaren 30eko bi desfileetan parte hartuko [...]
Betti Gottik herri bazkarirako mila eta berrehun sarrera jarri zituen salgai eta bat bera ere ez zen geratu saldu gabe. Gaur egingo dituzte bi alardeetako kantineren aurkezpenak
Atseden hartzeko eguna izan zen atzokoa askorentzat, datozen egunei begira indarrak berreskuratzekoa. Ekitaldi gutxi zeuden atzorako iragarrita, eta ez zituzten jende askorik biltzerik lortu, beroagatik lehenago, eta ekaitzaren iragarpenagatik gero. Nolanahi ere, animatu zirenek ondo baino hobeto pasatu zuten, Larreandiko Dunboa ikastetxean antolaturiko jolasetan, barraketan, konpainietako entseguetan, edo Zabaltza plazako kale antzerkian, besteak beste.
Herri bazkari arrakastatsua
Larunbatean herri bazkari erraldoia egin zen Ficoba erakustazokako 3. pabilioian, Betti Gotti euskara elkarteak antolatuta,eta Udaleko Kultura arloak lagunduta. Urte gutxitan alardeaz kanpo jende gehien biltzen duen egitarauko ekitaldietako bat izatera iritsi da.
Iaz jende asko sartzerik izan ez zuenez, aurten 1200 lagunentzako lekua aurreikusi zituzten Betti Gottikoek —aurreko urtean baino 400 eserleku gehiago—, eta sarrera guzrtiak saldu zituzten. Horra hor bada datorren urterako erronka, 1500entzako bazkaria prestatzea.
Bazkaria giroa itzela izan zen, txarangak lagundurik, eta koadrilentzako kamiseta txapelketa tarteko. Irungo jaietan lagunarteko giroa sortzeko lanean dihardu Betti Gottik, eta helburu horri jarraituz antolatzen zituen ostiralean herri gosaria eta koadrilen olinpiadak, eta larunbateko bazkaria eta koadrilen kamiseta lehiaketa.
Kantineren aurkezpenak
Gaur hilaren 30eko bi desfileetan parte hartuko duten kantineren aurkezpena egingo dute. Hori dela eta, entsegurik gabeko eguna izango da gaurkoa, aspaldiko partez. Alarde parekideko hamar kantinerek 20:00etan hasiko dute Urdanibia plazaren eta Junkal plazatxoaren arteko ibilbidea. Bertan egingo da aurkezpena, Junkal plazatxoan, 20:15etik aurrera.
Alarde tradizionalak ere kantineren aurkezpena egingo du gaur. Ohi bezala, 23:00etan abiatuko dira Alberto Angera plazatik, eta hainbat kale zeharkatu eta gero Zabaltza plazan bukatuko da. Gainera, Batzordeak oharra kaleratu du, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako lekuak egokitu dituztela jakinarazteko, bai gaurko aurkezpena ikusteko, baita alarderako ere. Aurkezpena Colon pasealekutik ikusi ahalko dute, Espainiako Poliziaren komisaldegi ondotik. Eta alarderako bi txoko prestatu dituzte: goizez, Eliza karrikan (Irunvi ondoan), eta, arratsaldez, Gipuzkoa etorbidearen hasieran.