Mendelun aparkatzeko arazoa sahiesteko gune berdea jarri dute
Mendelu auzoko aparkalekuaren zati handi bat gune berde bidez arautu dute. Azaroaren 23an Udaleko ordezkariak auzoko bizilagunekin bildu ziren, autoa Mendelun aparkatzeko izaten diren arazoak konpontzeko nahiarekin. Ondoren hainbat bilera egin dituzte bizilagunen ordezkari eta Udalaren artean, eta Amutalde, Mendelu Kalea, Los Planetas, Mendelu Berra eta Zubietako eremuak aparkalekuetarako gune berde gisa izendatzea erabaki dute. Gibeletako bizilagunek araubide horretatik kanpo geratzeko erabakia hartu dute eta Josu Langile eta Iruzubik eremu itxia dute haien bizilagunentzat. Gune berderako txartela Gune berdearen ordutegia ondorengoa da: 13.00etatik 15.00etara eta 19.30etik hurrengo eguneko 10.00etara. Ordutegi horietan bakarrik Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurretik aparkalekurako txartela eskatu duten Mendeluko bizilagunek aparkatu ahal izango dute. Gainontzeko ordutegietan edozeinek aparkatu ahal izango du. 400 aparkaleku Mendelu auzoan 1.629 bizilagun bizi dira gau egun, 907 daude erroldatuak, eta aparkaleku plazak 400 inguru dira. Juan Mari Altunak, aldiko alkateak, erabakia positiboa izan dela adierazi du, “bizilagunekin ondorio egoki batera iritsi gara, eta adostu dugu gune berdea uda igaro arte izatea martxan, nola doan ikusteko; udazkenean berriz elkartuko gara haiekin, prozesua baloratzeko. Gaia ez dago itxita, haiekin batera landu nahi dugu, Mendeluk duen aparkaleku gabezi arazoa konpondu nahian”. Gune berderako txartela eskatzeko aukera ireki dute aste honetan BAZen. TAO zerbitzua martxan jartzen denean [...]
Mendelu auzoko aparkalekuaren zati handi bat gune berde bidez arautu dute. Azaroaren 23an Udaleko ordezkariak auzoko bizilagunekin bildu ziren, autoa Mendelun aparkatzeko izaten diren arazoak konpontzeko nahiarekin. Ondoren hainbat bilera egin dituzte bizilagunen ordezkari eta Udalaren artean, eta Amutalde, Mendelu Kalea, Los Planetas, Mendelu Berra eta Zubietako eremuak aparkalekuetarako gune berde gisa izendatzea erabaki dute. Gibeletako bizilagunek araubide horretatik kanpo geratzeko erabakia hartu dute eta Josu Langile eta Iruzubik eremu itxia dute haien bizilagunentzat.
Gune berderako txartela
Gune berdearen ordutegia ondorengoa da: 13.00etatik 15.00etara eta 19.30etik hurrengo eguneko 10.00etara. Ordutegi horietan bakarrik Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurretik aparkalekurako txartela eskatu duten Mendeluko bizilagunek aparkatu ahal izango dute. Gainontzeko ordutegietan edozeinek aparkatu ahal izango du.
400 aparkaleku
Mendelu auzoan 1.629 bizilagun bizi dira gau egun, 907 daude erroldatuak, eta aparkaleku plazak 400 inguru dira. Juan Mari Altunak, aldiko alkateak, erabakia positiboa izan dela adierazi du, “bizilagunekin ondorio egoki batera iritsi gara, eta adostu dugu gune berdea uda igaro arte izatea martxan, nola doan ikusteko; udazkenean berriz elkartuko gara haiekin, prozesua baloratzeko. Gaia ez dago itxita, haiekin batera landu nahi dugu, Mendeluk duen aparkaleku gabezi arazoa konpondu nahian”.
Gune berderako txartela eskatzeko aukera ireki dute aste honetan BAZen. TAO zerbitzua martxan jartzen denean eskatzen diren baldintza berdinak eskatuko dituzte hemen ere. Hartarako ondokoa aurkeztu beharko dute: bertan bizi direla, ibilgailua haien izenean dagoela eta Hondarribian alta emana dutela, eta ez dutela Udalarekiko zorrik. Etxebizitza bakoitzeko ibilgailu kopuruaren arabera emango dira txartelak: zenbat ibilgailu, hainbat txartel. BAZek udako ordutegia dauka jada eta astelehenetik ostiralera irekitzen dute 9:00etatik 13:30era.