Oinezkoentzako pasabidea egingo dute Sabino Aranan
Sabino Arana kalea eta Alde Zaharra lotzen dituen igogailu berriaren aurrean oinezkoentzako pasabide berri bat egokitzen ari dira. Orain artean, oinezkoentzako bi pasabide zeuden igogailuaren inguruan, San Jose ikastetxearen aurrean bata, eta Zuberoa ...
Sabino Arana kalea eta Alde Zaharra lotzen dituen igogailu berriaren aurrean oinezkoentzako pasabide berri bat egokitzen ari dira. Orain artean, oinezkoentzako bi pasabide zeuden igogailuaren inguruan, San Jose ikastetxearen aurrean bata, eta Zuberoa kalearen aldamenean bestea. Baina igogailuko erabiltzaileek pasabide hauek erabili beharrean, paretik errepidea modu arriskutsuan zehartzen dutela ikusita, Udalak pasabide berri hau egokitzea erabaki du. Horretarako, Sabino Arana kalearen bi ertzeetan sei aparkaleku kendu beharko dituztela iragarri dute.
498 erabiltzaile egunean
Hondarribiko Udalak emandako datuen arabera, igogailu berria aski erabilia dela agerikoa da. Otsailaren 14an martxan jarri zenetik, 66.770 lagunek erabili baitute, egunero batez bestean 498 erabiltzaile. Eta igogailuak egiten duen bidaia bakoitzean hiru pertsona igo ala jeitsitzen direla nabarmendu du.