Sanmartzialetako egitaraua (ekainak 29, asteazkena)
08:00etan. Ohiko San Pedro eguneko diana, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik, hainbat auzotan. 08:00etan. Diana, Uranzuko Dultzaineroen eskutik, hainbat auzotan. 09:30ean. XCII San Pedro Saria – XIX. Irungo Klasikoa, txirrindulari lasterketa, eli...
08:00etan. Ohiko San Pedro eguneko diana, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik, hainbat auzotan.
08:00etan. Diana, Uranzuko Dultzaineroen eskutik, hainbat auzotan.
09:30ean. XCII San Pedro Saria – XIX. Irungo Klasikoa, txirrindulari lasterketa, elite eta 23 urtez beheko mailak, Irungo Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Kolon hiribidetik irtenda.
10:30ean. Udalbatza Junkaleko Andre Mariaren elizara joango da, San Juan plazatik irtenda, eta horiei laguntzen: Txistularien Udal Banda, Irun Hiria Musika Banda eta Irungo Atsegiñako erraldoiak.
11:00etan. Meza Nagusia, Junkaleko Andre Mariaren parrokian. Bertan izango da Udalbatza. Eskaintzan, parrokiko koruak, hiriko beste abesbatza batzuetako kideek lagunduta, Eslavaren Tu es Petrus abestuko du.
12:00etan. Udalbatzak Aurreskua dantzatuko du, mezaren ondoren, Junkaleko plaza txikian.
12:30ean. San Pedro Eguneko ohiko kontzertua, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik, San Juan plazako arkupetan.
16:30ean. Eromeria eta toka txapelketa, Ibarla Auzo Elkarteak antolatuta, Meakan.
21:00etan. Kalejira, Txanela plazatik. Colon hiribidea, Foruen karrika eta Karrika Nagusia igaro, eta San Juan plazan amaituko dute. Irun Hiria Musika Bandak eta Los Perolas eta Los Tranquilos fanfarreek parte hartuko dute.
22:00etan. Lastargien ekintzaren oroitzapen ekitaldia. Gipuzkoa hiribideko anbulatoriotik irtengo da. Antolatzailea: Pagoki Gazte Elkartea.
22:00etan. Los Perolas eta Los Tranquilos fanfarreen irteera.