Jaurlaritzaren turismo arloko diru laguntzetaz informatuko dute El Espazion
Turismoaren sektorea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak dituen diru laguntzei buruzko jardunaldia egingo dute gaur goizean Bidasoa Bizirik-ek kudeatzen duen El Espazio bulegoan. Euskadi goza ezazu ekimenaren barruan kokatzen da, eta ostalaritzaren eta kiro...
Turismoaren sektorea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak dituen diru laguntzei buruzko jardunaldia egingo dute gaur goizean Bidasoa Bizirik-ek kudeatzen duen El Espazio bulegoan. Euskadi goza ezazu ekimenaren barruan kokatzen da, eta ostalaritzaren eta kirol jarduera turistikoen sektoreei zuzenduta dago. Bidasoa Bizirik garapen agentzia buru duen Turismoaren Mahaiak antolatu du gaurko saioa, eta Jaurlaritzako teknikariek gidatuko dute. 10:00etan hasiko da, Anaka kaleko bulegoan.
Goizane Alvarez Bidasoa Bizikik-eko presidenteak azaldu duenez, Jaurlaritzaren laguntzak hedatzea bilatzen dute: «Ostalaritza eta turismo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak lagundu nahi ditugu, aholkua eman eta haien ondoan egon, eskuratu ditzaketen diru laguntzen berri emateko. Era horretan sektorea bultzatu nahi dugu, bai lehiakortasunaren, baita berrikuntzaren eta enpleguaren aldetik».