
Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturalak, udan eskaintzen dituen jarduerak osatzeko, beste ikastaro bat antolatu du. Larunbatean, hilaren 30ean, bonsai ikastaroa egingo dute zentroan bertan. Iñaki Isasa oiartzuarra izango da irakaslea. Sasoiari err...

Lierni Lekuona Allerru Txirrindulari Taldeko txirrindulariak denboraldi bikaina egin du. Hainbat lasterketatan lehenengo hamarren artean sartzea lortu du txirrindulari gazteak. Garaipenak ere lortu ditu Lekuonak. Bizkaian hasi zen txirrindulari lezoarr...

Turismoaren sektorea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak dituen diru laguntzei buruzko jardunaldia egingo dute gaur goizean Bidasoa Bizirik-ek kudeatzen duen El Espazio bulegoan. Euskadi goza ezazu ekimenaren barruan kokatzen da, eta ostalaritzaren eta kiro...

Ikasturte politikoa bukatzeko ezohiko udalbatzarra egingo du etzi arratsaldean Lezoko Udalbatzak. Ohi bezala, 19:30ean hasiko da udalbatzarra. Puntu bakarra jorratuko dute bertan. Hirigintza planaren testu bateratuari zuzenketak egiteko egin dute udalb...


Euriak eguneko protagonista bilakatu nahi izan badu ere, festak ez du etenik izan gaur Donibaneko Santio Jaietan. Santa Ana Eguna dute gaurkoa sanjuandarrek. Meza nagusia egin dute goizean Santa Ana ermitan eta hamarnaka herritar hurbildu dira bertara. Arratsaldean, bestalde, haurrak eta gazteak izaten ari dira protagonistak. Izan ere, Arrantza txapelketa egiten ari dira Bonantzan eta Santiago plazan. Beranduago, askaria banatuko dute bertara hurbildu diren haurren artean. Habanera emanaldia, kolokan Santiago plazan 22:30ean egingo duten VII. Habanera emanaldia kolokan dago eguraldiaren ondorioz. Jai batzordea 18:00etan bilduko da zer egin erabakitzeko. Bihar San Pantaleon eguna dute Donibanen eta urteroko ohiturari jarraituz, Aiton-amonen bazkaria egingo dute 14:00etan. Jarraian musika eta dantza egongo dira giroa alaitzeko. 19:00etan, berriz, sardina jatea egingo dute herriko koadrilen eskutik. Etzi atseden hartuko dute sanjuandarrek.

Abuztuan erakusketa berria izango dute Petra Lekuona Zaharren egoitzan: Cristina Iradiren eskulanekin osatutakoa. Hilabete osoan izango da, astelehenetik igandera, ordutegi honetan: 09:30- 13:00 eta 16:00-20:00.

Aurten, lehendabizikoz, Xanisteban Saria antolatzera animatu dira Oiartzungo Txost Pilota Taldeko kideak. Txapelketa horren barnean bi maila ezberdindu dituzte. Batetik, 22 urtez azpikoena, eta bestetik, seniorrena. Lehenengoak —22 urtetik beherakoak...

Donibaneko Bizkaia plazan eraikiko duten lanen ardura Amenabar eraikuntza enpresak izango du. Ahobatez erabaki du Udalbatzak esleipena gaur goizean Aribazalo jauregian egin duten plenoan. Amaia Agirregabiria alkateak esan duenez, obrak “lehenbailehen” hasiko dira. Joan den martxoaren 29an egin zuten plenoan Udalbatzak argi berdea eman zion erabilera anitzeko eraikinari eta maiatzaren hasieran eraikina egiteko lanak enkatera atera zituen udalak. Balditzen artean jasota zetorren udalak aukeratzen zuen enpresak hamasei hilabete izango dituela lanak gauzatzeko. Amenabar enpresak, beraz, lanak hasten dituenean ia urte eta erdiko epea izango du eraikina bukatzeko. 1.900.000 euroko aurrekontua aurreikusi zuen orduan udalak, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen diru laguntzak direla eta, merkeago atera diezaioke. Aldundiarekin harremanetan jartzekotan geratu da Agirregabiria. Arrauna eta diru laguntzak Joan den astean Gobernu Taldeak atera zuen oharrean “kezkatuta” azaldu zen Portu Agintaritzaren jarrerarekin. Eta gai hori bera udalbatzarrean atera eta eztabaida sortu zuen. PSE-EEri ez zaio “batere zuzena” iruditzen Gobernu Taldeak izan duen jarrera, eta laguntza berriro aztertu ezean, mozio bat proposatuko duela adierazi du Izaskun Gomezek. Ezker Batuko Xabier Pombok kanpo kaiaren kontra dagoela berretsi du, baina arraun taldeek finantzaketa beharrezkoa dutela nabarmendu du. “Ez genuke kirola eta politika nahasi behar, arriskutsua da”, azaldu zuen. “Pasaitarren diruarekin ezin da zeharka babestu horrelako [...]

Santio Jaien barruan gaur ziren egitekoak Habaneren ikuskizuna, 22:00etan, Donibaneko Santiago plazan. Eguraldi txarra iragarri dutelako, baina, atzeratu egin dute Bonantza Auzo Elkarteko antolatzaileek Habaneren ikuskizuna: etzi (osteguna) izango da, ...


Xanisteban Jaietako aurkezpen publikoak, ohi bezala, jaien bezperan egingo dituzte. Beraz, astelehenean izango dira —abuztuaren 1ean—, 18:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Xanistebanetako agerkari kulturalak aurkeztuko dituzte (Mugarri...

Preferente Mailako Touring taldea bihar hasiko da datorren denboraldirako entrenatzen. Horrenbestez, lehen taldeko jokalariak bihar arratsaldeko zortzietarako Fanderiako futbol zelaian deitu dituzte. 2011-2012 denboraldia Javier Peral presidente berria...

Gipuzkoako eraikuntzako langabeen plataformak kanpaina abiatu duela jakinarazi du. Pankarten bidez plataforma ezagutarazi nahi dute.Plataformak, eraikuntzako Gipuzkoako hitzarmena betearazteko eskatzen du: “Egun ez da errespetatzen eta, langabe...

Jose Antonio Larrain. Errenteria-Orereta Touringen zuzendaritza berria lanean hasi dela eta, hamar urtez izan dudan kirol zuzendari kargua utziko dut. Guztiek jakingo duzuenez, halako denbora luzean, denetarik izan da, une atseginak eta hain atseginak ...

Fanderiako pilotalekua ekintzez beteta egon da aurtengo madalenetan: palan eta esku pilotan final bana jokatu dituzte, profesionaletako bi lehia ikusi ahal izan dira esku pilotan, eta zesta puntako Kaiola txapelketako atariko partidak ere jokatu dituzte. Lehenengo lehiak ostiralean izan ziren: XVII. Jose Antonio Zuloaga Memorialeko finalak. Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatutako txapelketan hiru mailetan jokatzen zuten: Gazte, Promesa eta Senior mailetan. Gazte Mailan Agirre eta Apeztegiak Labaka eta Elustondoren kontra neurtu zituzten indarrak, eta lehenengo bikotea nagusitu zen 22 eta 18. Promesetan, Arrieta eta Bolinaga nagusitu zitzaizkien 22 eta 11 Otamendi eta Murgiondori. Azkenik, Seniorretan, Elezkano I. eta Telletxeak 22 eta 3 irabazi zien Urretabizkaia eta Uzkuduni. Larunbatean, berriz, profesionalen partidekin herritar ugari joan ziren Fanderiara, eta pilotalekua leporaino bete zuten. Ikuskizun polita izan zuten, aurrean, eta markagailu estuarekin, gainera: Irujok eta Pascualek 22 eta 20 irabazi zieten Xala eta Zubietari. Aurreko lehian Aritz Lasa eta Arruti izan ziren nagusi 22 eta 21, Idoate eta Cecilioren kontra. Igandean, berriz, zesta puntako eta XVIII. Joakin Etxeberria Memorialeko partidak jokatu zituzten. Zesta puntako lehiak Kaiola Txapelketaren atarikoak ziren, hiru partida jokatu zituzten, jokalariak banaka puntuatuz. Hala, Narbartek lortu zituen puntu gehien sei, Alberrok bost, Enrique IIak hiru, Lazkanok bi eta Jerobik bat. [...]

Sebastian Allary Hendaian bizi den artista frantsesak L’Art du TAG erakusketa zabalduko du gaur Mendi Zolan kulturgunean, eta abuztuaren 12ra bitartean bisitatu ahalko da, doan. Pasio handiko artista da Allary, ohiko graffitia zein kolore biziko Free...