Bonsai ikastaroa antolatu du Honbuk larunbaterako
Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturalak, udan eskaintzen dituen jarduerak osatzeko, beste ikastaro bat antolatu du. Larunbatean, hilaren 30ean, bonsai ikastaroa egingo dute zentroan bertan. Iñaki Isasa oiartzuarra izango da irakaslea. Sasoiari err...
Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturalak, udan eskaintzen dituen jarduerak osatzeko, beste ikastaro bat antolatu du. Larunbatean, hilaren 30ean, bonsai ikastaroa egingo dute zentroan bertan.
Iñaki Isasa oiartzuarra izango da irakaslea. Sasoiari erreparatuta, granadondo zuhaixkak daude egoera politean, eta horiek duten lana eta nola zaindu irakatsiko du Isasak.
10:00etatik 13:00etara iraungo du ikastaroak. Eskatzen duten ikasleei granadondo bana eskainiko diete, ikastaroa egin ahal izateko.
Izena emateko
Honbu Japoniar Zentro Kulturalean bertan eman daiteke izena: Karaez kaleko 4. zenbakiko beheladian. Helbide elektroniko bide: honbu@kenpo-kai.com. Baita telefonoz ere: 630 25 28 97 zenbakian.