Gaxuxan izena eman daiteke astelehenetik asteazkenera
Gaxuxa Lezoko emakume taldeak ikasturte honetarako ere hainbat ikastaro eta ekitaldi antolatu ditu. Datorren astelehenean hasiko da izena emateko epea, asteazkenera arte. Izena eman nahi duenak Gaxuxaren lokaletik (Hipolito Gezala kalean dago) pasatu b...
Gaxuxa Lezoko emakume taldeak ikasturte honetarako ere hainbat ikastaro eta ekitaldi antolatu ditu. Datorren astelehenean hasiko da izena emateko epea, asteazkenera arte. Izena eman nahi duenak Gaxuxaren lokaletik (Hipolito Gezala kalean dago) pasatu beharko du, 10:00etatik 12:00etara edo 17:00etatik 19:00etara. Ikastaro bakoitzak 60 euro balio ditu (lezoarrak ez direnentzat 70). Honakoak dira ikastaroak:
- Marrazketa eta pintura (talde bat).
- Eskulanak (lau talde).
- Sonketa (talde bat).
- Yoga (talde bat).
- Patchwork (talde bat).
- Dantza (talde bat).
- Pilates (talde bat).
- “Pon en forma tu cerebro” ikastaroa (talde bat).
- Abalorioak (hiruhileko bat: 20 euro).