Aspaldiko garraio zerbitzua, baina aintzindari. Donibane eta San Pedro arteko bidea itsasoz egiten duen Berrotaranen txalupa zerbitzua Mugipuzkoan txertatu dute. Beraz bidaiariek, bisitariek zein erabiltzaileek ordutegiak eta beste ezagutu ditzakete au...
Gaxuxa Lezoko emakume taldeak ikasturte honetarako ere hainbat ikastaro eta ekitaldi antolatu ditu. Datorren astelehenean hasiko da izena emateko epea, asteazkenera arte. Izena eman nahi duenak Gaxuxaren lokaletik (Hipolito Gezala kalean dago) pasatu b...
Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatuko dute bihar, herriko festeei aurrea hartuz. Asanbladako kideek azaldu dutenez ondo pasatzeko eta erreibindikazioak egiteko eguna izatea nahi dute: “Gazte sentitzen den oro arrimatzea d...
Pasai Donibaneko Aiton-Amunen aterpeak bilera betar deitu ditu bere bazkideak, ikasturtean zehar eskainiko diren ikastaroan gainean hitz egiteko. Bilera asteartean izango da 8hilak 6), 18:00etatik aurrera, erretiratuen egoitzan. Honezkero ikastaroetara...
Hilaren 15a hautatu dute Trintxerpeko erretiratuak Urdaibaira joateko. 08:00etan irtengo dira Trintxerpetik, lehen geldialdia Gernikan egiteko. Herria bisitatua eta ondoren irtengo dira Bermeorantz. Gatikan bazkalduko dute, Lur jatetxean. 23 euro balio...
Agnieszka Daca margolari poloniarrak Amaia Kultur Zentroan jarrita duen erakusketa ikusi nahi dutenek igandea dute azken eguna horretarako. Baina bihar, larunbatarekin, artista bera zaleekin bilduko da erakustaretoan, 19:00etan. Ekitaldia irekia da baina, zaleentzat eta arte ikasleentzat aukera paregabea da, aukera asko ez baitira izaten artistaren teknikaz artistarekin berarekin mintzatzeko. Daca Pinturan diplomatua da Krakoviako Arte Ederretako Akademian, eta Parisko Arte Ederretako Goi Eskolan osatu zituen ikasketak. Hor, teknika piktoriko eta fresko pintura tailerretan parte hartu zuen. Egun Krakoviako Arte Historiaren eta Kulturaren Institutuan Konposizio eta Irudi Egituren ikastaroa zuzentzen du, eta hiri bereko Unibertsitate Pedagogikoko Arte fakultatean Pintura ikasgelak ematen ditu.
Udako lanak bukatuta, berriro martxan dago Elorsoro kiroldegia, abuztuaren 16tik. Iragarritako lan guztiak egin dituztela jakinarazi dute arduradunek, eta zenbait berrikuntza ere egin dituztela: “Esate baterako, sarrera orokorreko atea automatizatu da, zabalera handituz eta erabilgarritasunean urrats garrantzitsua izan da. Erabiltzaileek gustura hartu dute berrikuntza, erosotasuna ekarri baitie”. Neguko kazkabarrek eraginda, kiroldegiko pistaren sabaian zeuden argiguneak nahiko egoera txarrean zeuden eta guztiak aldatu dituzte uda honetan. Falta ziren beirak ere aldatu dituzte igerilekuan. Iaz erdiak aldatu zituzten eta aurten beste erdiak aldatu dituzte. Bestalde, igerileku txikiko azulejuen juntak errepasatu dituzte, “instalazioaren biziraupena bermatzeko”. Hainbat erakundek jarritako baldintzak betetzeko lanak ere egin dituzte: “Ur beroaren bi biltegien barrualdeak konpondu dira. Legionella saihesteko ura tenperatura oso altuan edukitzen da eta horrek eragiten dituen kalteak konpondu behar izaten dira. Legionellaren autokontrol planaren betekizunaren baitan, bi biltegiak konpondu dira”. Gasolio tangak ere ikuskapen eta konponketak behar izaten ditu noizbehinka, eta aurten egin dituzte konponketa horiek. Gasolioa atera, erabat garbitu eta produktu bereziekin estali dute barrualdea, “isurketak ekiditeko”. Horiei, urtero egin beharreko lanak gehitu behar zaizkie: “Esate baterako, Osasun Sailaren aginduz, igerilekuak hustu, garbitu eta erabat desinfektatu behar izaten dira. Pistako gortinak eta altu geratzen diren osagaiei garbitasun orokorra egiten zaie eta baita leihoei ere. Gainontzeko [...]
Ostalaritza biziberritzeko ekimen berria aurkeztu du Mugan merkataritza eta ostalaritza elkarteak: Irungo I. Menu Gastronomikoen Lehiaketa. Urriaren 12a bitartean, ekimenarekin bat egin duten hiriko tabernetan eta jatetxeetan txapelketarako propio prestaturiko menuak dastatu ahal izango dira. “Irunera datozen bisitariak eskaintza globala jasotzea nahi dugu, hau da, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeaz gain, zer erosi eta zer jan izan dezaten”, adierazi dute ostalarien elkartetik. Menu bakoitza lehen eta bigarren platera, postrea eta edari bat osatzen dute, eta 17 euroko prezio murriztuan eskaintzen dira. Muganek informazio gida bat argitaratu berri du, eta bertan ekimeneko parte diren taberna eta jatetxeak ageri dira, haiek prestaturiko menuak, baita errezetak ere. Interneten, sare sozialen bitartez, besteak beste, txapelketaren berri ematen ari dira. Kanpainia amaituta parte hartzen duten taberna eta jatetxeetako arduradunek osatutako epaimahaiak menu hoberenak sarituko ditu. Establezimendu bakoitzak berea ez beste menu guztiak baloratu beharko ditu, aurkezpena, orijinaltasuna, eta antzerako ezaugarriei erreparatuz. Bezeroa ere saridun Bezeroak, gainera, menuak dastatzeaz gain, etekin ekonomikoa atera diezaioke ekimenari. Izan ere, Muganeko saltokietan 100 eurotik gorako erosketa eginez gero, menua dohainek aterako zaio —hainbat tiket pilatzeko aukera dago—. Horretarako, Muganek Colon pasealekuan duen bulegora joan (27. solairuan, 11. bulegoa) eta menuaren eta erosketaren tiketak aurkeztu behar dira; trukean, erosketak egiteko txartelak [...]
Errenteriako Ertzain Etxeko agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten pasa den asteazkenean Gipuzkoan adingabekoen aurrean exhibizionismo eta sexu probokazio delituak egitea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, delitu horiek bideo eta argazki pornograf...
Oiasso erromatar museoko arduradunek udako jardueren balantzea egin dute, oso pozik egin gainera. Udarako antolatutako ekintzek 6600 lagunen erantzuna izan dute, eta hori, iazko zenbakiekin alderatuta, %26ko hazkundea da. Jardueren artean Egipto. Begira erromantikoa erakusketa eta Irugurutzetako meatze eremura Tren Berdeak eginiko ibilbideak azpimarratu dituzte Oiassoko arduradunek. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren hasierarekin batera kenduko dute Isis jainkosari buruzko mostra, aldi baterakoen artean orain arteko jendetsuena. Osirisen mitoaren inguruko tailerrek ere publikoaren erantzun ona ekarri dute, eta urteko egitarauan lekua hartu dute, asteburuetan antolatuak izateko. Tren berdearen ibilbidea ere neguan mantentzea erabaki dute: “Irugurutzetako meatzeak toki ezin hobea dira erromatarren garaitik hasi eta gaurdainoko meatze-jarduera ezagutzeko, bisitaria toki horretaraino Tren Berdean eramanaz”. Aurten Dies Oiassonisen bigarren ekitaldia egin dute —iaz Feriae Oiassonis izenarekin antolatu zuten—, eta dagoeneko “museoaren jarduera garrantzitsuenetako bat bezala sustraitu” dela onartu dute antolatzaileek. Igandean euria egin zuen arren, 2500 lagun inguru bildu ziren erromatar garaia berreraikitzeko jardunaldietan. Erromatar Museoaren udako egitarauan beste bi ekitaldi egin dira: kontzertu bat Bidasoa Folk jaialdiaren barruan eta Euskal Unibertsitateak Aintzinateko itsas argiei buruz emandako ikastaroak.
Hilaren 15ean (osteguna) hasiko dituzte Errenteria Musikaleko ikasleek 2011-2012 ikasturteko eskolak. Aurretik, hilaren 12an 13an eta 14ean, eskoletako ordutegiak finkatuko dituzte, 17:00etatik 20:00etara. Hala eta guztiz ere, matrikulatutako ikasleren...
ERgoiengoak Aiako Harrira irteera antolatu dute etzirako. Hitzordua 08:00etan jarri dute Tolare jatetxean. Animatzen direnek, bi ibilbide egiteko aukera izango du. Luzea, batetik: tontorretatik, lau orduz. Motza, bestetik: Aritxulegitik, ordubetekoa. 1...
Altamirako jaiak gaur arratsaldean hasiko dira, 19:00etan botako duten txupinarekin. Ez dira faltako ez buruhandiak, ez erraldoiak ezta txistulariak. Txupinazoa baino lehenago haurrek ur eta apar festaz gozatzeko aukera izango dute pilotalekuan. 20:00e...