Ergoiengoak Aiako Harrira irteera, etzi
ERgoiengoak Aiako Harrira irteera antolatu dute etzirako. Hitzordua 08:00etan jarri dute Tolare jatetxean. Animatzen direnek, bi ibilbide egiteko aukera izango du. Luzea, batetik: tontorretatik, lau orduz. Motza, bestetik: Aritxulegitik, ordubetekoa. 1...
ERgoiengoak Aiako Harrira irteera antolatu dute etzirako. Hitzordua 08:00etan jarri dute Tolare jatetxean. Animatzen direnek, bi ibilbide egiteko aukera izango du. Luzea, batetik: tontorretatik, lau orduz. Motza, bestetik: Aritxulegitik, ordubetekoa.
11:00-11:30 aldera bi taldeak elkartzea da asmoa. Errolarriko oinetan topatuko dira, Harrisorogaina parajean, pinuak pasatuta. Herritarrei animatzeko deia egin diete.