Berrotaranen txalupa zerbitzua, Mugipuzkoan
Aspaldiko garraio zerbitzua, baina aintzindari. Donibane eta San Pedro arteko bidea itsasoz egiten duen Berrotaranen txalupa zerbitzua Mugipuzkoan txertatu dute. Beraz bidaiariek, bisitariek zein erabiltzaileek ordutegiak eta beste ezagutu ditzakete au...
Aspaldiko garraio zerbitzua, baina aintzindari. Donibane eta San Pedro arteko bidea itsasoz egiten duen Berrotaranen txalupa zerbitzua Mugipuzkoan txertatu dute. Beraz bidaiariek, bisitariek zein erabiltzaileek ordutegiak eta beste ezagutu ditzakete aurrerantzean Internetez, Google Transiten bidez. Mugipuzkoa, Gipuzkoako mugikortasun ataria da, eta planifikatzaile multimodala erabiltzen du, erabiltzaileek ordutegiak pertsonalizatzeko aukera izan dezaten. Eskuko telefonoaren bidez ere jaso daiteke informazioa, Gipuzkoa Transiten bidez. Berrotaranena Mugipuzkoan agertzen den lehen itsas operadorea da. Ekimenaren bultzatzaileek aditzera eman dutenez, txalupa zerbitzuaren erabiltzaileen kopuruak handitzea da helburua.