6600 lagunek parte hartu dute Oiassoren udako jardueretan
Oiasso erromatar museoko arduradunek udako jardueren balantzea egin dute, oso pozik egin gainera. Udarako antolatutako ekintzek 6600 lagunen erantzuna izan dute, eta hori, iazko zenbakiekin alderatuta, %26ko hazkundea da. Jardueren artean Egipto. Begira erromantikoa erakusketa eta Irugurutzetako meatze eremura Tren Berdeak eginiko ibilbideak azpimarratu dituzte Oiassoko arduradunek. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren hasierarekin batera kenduko dute Isis jainkosari buruzko mostra, aldi baterakoen artean orain arteko jendetsuena. Osirisen mitoaren inguruko tailerrek ere publikoaren erantzun ona ekarri dute, eta urteko egitarauan lekua hartu dute, asteburuetan antolatuak izateko. Tren berdearen ibilbidea ere neguan mantentzea erabaki dute: “Irugurutzetako meatzeak toki ezin hobea dira erromatarren garaitik hasi eta gaurdainoko meatze-jarduera ezagutzeko, bisitaria toki horretaraino Tren Berdean eramanaz”. Aurten Dies Oiassonisen bigarren ekitaldia egin dute —iaz Feriae Oiassonis izenarekin antolatu zuten—, eta dagoeneko “museoaren jarduera garrantzitsuenetako bat bezala sustraitu” dela onartu dute antolatzaileek. Igandean euria egin zuen arren, 2500 lagun inguru bildu ziren erromatar garaia berreraikitzeko jardunaldietan. Erromatar Museoaren udako egitarauan beste bi ekitaldi egin dira: kontzertu bat Bidasoa Folk jaialdiaren barruan eta Euskal Unibertsitateak Aintzinateko itsas argiei buruz emandako ikastaroak.
Oiasso erromatar museoko arduradunek udako jardueren balantzea egin dute, oso pozik egin gainera. Udarako antolatutako ekintzek 6600 lagunen erantzuna izan dute, eta hori, iazko zenbakiekin alderatuta, %26ko hazkundea da. Jardueren artean Egipto. Begira erromantikoa erakusketa eta Irugurutzetako meatze eremura Tren Berdeak eginiko ibilbideak azpimarratu dituzte Oiassoko arduradunek.
Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren hasierarekin batera kenduko dute Isis jainkosari buruzko mostra, aldi baterakoen artean orain arteko jendetsuena. Osirisen mitoaren inguruko tailerrek ere publikoaren erantzun ona ekarri dute, eta urteko egitarauan lekua hartu dute, asteburuetan antolatuak izateko.
Tren berdearen ibilbidea ere neguan mantentzea erabaki dute: “Irugurutzetako meatzeak toki ezin hobea dira erromatarren garaitik hasi eta gaurdainoko meatze-jarduera ezagutzeko, bisitaria toki horretaraino Tren Berdean eramanaz”.
Aurten Dies Oiassonisen bigarren ekitaldia egin dute —iaz Feriae Oiassonis izenarekin antolatu zuten—, eta dagoeneko “museoaren jarduera garrantzitsuenetako bat bezala sustraitu” dela onartu dute antolatzaileek. Igandean euria egin zuen arren, 2500 lagun inguru bildu ziren erromatar garaia berreraikitzeko jardunaldietan.
Erromatar Museoaren udako egitarauan beste bi ekitaldi egin dira: kontzertu bat Bidasoa Folk jaialdiaren barruan eta Euskal Unibertsitateak Aintzinateko itsas argiei buruz emandako ikastaroak.