Agnieszka Daca artistarekin hitzordua bihar Amaian KZn
Agnieszka Daca margolari poloniarrak Amaia Kultur Zentroan jarrita duen erakusketa ikusi nahi dutenek igandea dute azken eguna horretarako. Baina bihar, larunbatarekin, artista bera zaleekin bilduko da erakustaretoan, 19:00etan. Ekitaldia irekia da baina, zaleentzat eta arte ikasleentzat aukera paregabea da, aukera asko ez baitira izaten artistaren teknikaz artistarekin berarekin mintzatzeko. Daca Pinturan diplomatua da Krakoviako Arte Ederretako Akademian, eta Parisko Arte Ederretako Goi Eskolan osatu zituen ikasketak. Hor, teknika piktoriko eta fresko pintura tailerretan parte hartu zuen. Egun Krakoviako Arte Historiaren eta Kulturaren Institutuan Konposizio eta Irudi Egituren ikastaroa zuzentzen du, eta hiri bereko Unibertsitate Pedagogikoko Arte fakultatean Pintura ikasgelak ematen ditu.
Agnieszka Daca margolari poloniarrak Amaia Kultur Zentroan jarrita duen erakusketa ikusi nahi dutenek igandea dute azken eguna horretarako. Baina bihar, larunbatarekin, artista bera zaleekin bilduko da erakustaretoan, 19:00etan. Ekitaldia irekia da baina, zaleentzat eta arte ikasleentzat aukera paregabea da, aukera asko ez baitira izaten artistaren teknikaz artistarekin berarekin mintzatzeko.
Daca Pinturan diplomatua da Krakoviako Arte Ederretako Akademian, eta Parisko Arte Ederretako Goi Eskolan osatu zituen ikasketak. Hor, teknika piktoriko eta fresko pintura tailerretan parte hartu zuen. Egun Krakoviako Arte Historiaren eta Kulturaren Institutuan Konposizio eta Irudi Egituren ikastaroa zuzentzen du, eta hiri bereko Unibertsitate Pedagogikoko Arte fakultatean Pintura ikasgelak ematen ditu.