Gaur arratsaldean hasiko dira Altamirako jaiak
Altamirako jaiak gaur arratsaldean hasiko dira, 19:00etan botako duten txupinarekin. Ez dira faltako ez buruhandiak, ez erraldoiak ezta txistulariak. Txupinazoa baino lehenago haurrek ur eta apar festaz gozatzeko aukera izango dute pilotalekuan. 20:00e...
Altamirako jaiak gaur arratsaldean hasiko dira, 19:00etan botako duten txupinarekin. Ez dira faltako ez buruhandiak, ez erraldoiak ezta txistulariak. Txupinazoa baino lehenago haurrek ur eta apar festaz gozatzeko aukera izango dute pilotalekuan.
20:00etan, berriz, sardina jatea egingo dute. Ordubete beranduago sabela beteko dutenak, berriz, auzoko eta herriko gazteak izango dira. Afaria egingo dute, eta ondoren film bat ikusteko aukera ikusteko izango dute.
Auzo elkartean karta-jokoan aritzeko aukera izango dute auzotarrek zein kanpotarrek. Txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago eman dezakete izena oraindik auzo elkartera deitu ez badute.
23:30ean, berriz, Altzateko igerilekuan rock kontzertua entzuteko aukera izango da.