Menu gastronomikoen txapelketa antolatu du Muganek
Ostalaritza biziberritzeko ekimen berria aurkeztu du Mugan merkataritza eta ostalaritza elkarteak: Irungo I. Menu Gastronomikoen Lehiaketa. Urriaren 12a bitartean, ekimenarekin bat egin duten hiriko tabernetan eta jatetxeetan txapelketarako propio prestaturiko menuak dastatu ahal izango dira. “Irunera datozen bisitariak eskaintza globala jasotzea nahi dugu, hau da, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeaz gain, zer erosi eta zer jan izan dezaten”, adierazi dute ostalarien elkartetik. Menu bakoitza lehen eta bigarren platera, postrea eta edari bat osatzen dute, eta 17 euroko prezio murriztuan eskaintzen dira. Muganek informazio gida bat argitaratu berri du, eta bertan ekimeneko parte diren taberna eta jatetxeak ageri dira, haiek prestaturiko menuak, baita errezetak ere. Interneten, sare sozialen bitartez, besteak beste, txapelketaren berri ematen ari dira. Kanpainia amaituta parte hartzen duten taberna eta jatetxeetako arduradunek osatutako epaimahaiak menu hoberenak sarituko ditu. Establezimendu bakoitzak berea ez beste menu guztiak baloratu beharko ditu, aurkezpena, orijinaltasuna, eta antzerako ezaugarriei erreparatuz. Bezeroa ere saridun Bezeroak, gainera, menuak dastatzeaz gain, etekin ekonomikoa atera diezaioke ekimenari. Izan ere, Muganeko saltokietan 100 eurotik gorako erosketa eginez gero, menua dohainek aterako zaio —hainbat tiket pilatzeko aukera dago—. Horretarako, Muganek Colon pasealekuan duen bulegora joan (27. solairuan, 11. bulegoa) eta menuaren eta erosketaren tiketak aurkeztu behar dira; trukean, erosketak egiteko txartelak [...]
Ostalaritza biziberritzeko ekimen berria aurkeztu du Mugan merkataritza eta ostalaritza elkarteak: Irungo I. Menu Gastronomikoen Lehiaketa. Urriaren 12a bitartean, ekimenarekin bat egin duten hiriko tabernetan eta jatetxeetan txapelketarako propio prestaturiko menuak dastatu ahal izango dira. “Irunera datozen bisitariak eskaintza globala jasotzea nahi dugu, hau da, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeaz gain, zer erosi eta zer jan izan dezaten”, adierazi dute ostalarien elkartetik. Menu bakoitza lehen eta bigarren platera, postrea eta edari bat osatzen dute, eta 17 euroko prezio murriztuan eskaintzen dira.
Muganek informazio gida bat argitaratu berri du, eta bertan ekimeneko parte diren taberna eta jatetxeak ageri dira, haiek prestaturiko menuak, baita errezetak ere. Interneten, sare sozialen bitartez, besteak beste, txapelketaren berri ematen ari dira.
Kanpainia amaituta parte hartzen duten taberna eta jatetxeetako arduradunek osatutako epaimahaiak menu hoberenak sarituko ditu. Establezimendu bakoitzak berea ez beste menu guztiak baloratu beharko ditu, aurkezpena, orijinaltasuna, eta antzerako ezaugarriei erreparatuz.
Bezeroa ere saridun
Bezeroak, gainera, menuak dastatzeaz gain, etekin ekonomikoa atera diezaioke ekimenari. Izan ere, Muganeko saltokietan 100 eurotik gorako erosketa eginez gero, menua dohainek aterako zaio —hainbat tiket pilatzeko aukera dago—. Horretarako, Muganek Colon pasealekuan duen bulegora joan (27. solairuan, 11. bulegoa) eta menuaren eta erosketaren tiketak aurkeztu behar dira; trukean, erosketak egiteko txartelak jasoko dituzte. Horrez gain, parte hartzen duten bezeroen artean bi iPad zozketatuko dituzte.
Hogei dira ekimenarekin bat egin duten hiriko taberna eta jatetxeak. Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak diruz lagundu dute ekimena.