Trebiñuko Bira Argantzuneraino iritsiko da
Trebiñuko Biraren barruko seigarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendi Taldeak hilaren 10erako. Okina herrian ekingo diote ibilbideari, eta handik Pagogan mendia igotzera abiatuko dira. Guztira 13 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Argantzunen bukatuz, eta bertan bazkalduz. 07:30ean irtengo da autobusa Antxotik eta ordu laurden lehenago jasoko du jendea Errenteria-Oreretako Iztietako autobus geltokian. Interesdunek 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko, edo eta Jaizkibel Mendi Taldearen egoitzatik pasatu, asteazkenetan eta ostiraletan, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tkhelbidean topa daiteke.