Euskal Herriko VI. Pintxo Txapelketa Itsas Etxeko auditorium berrian
Euskadi Goza Ezazu lelopean, aurkeztu dute Euskal Herriko VI. Pintxo Txapleketa Hondarribian. Iaz Arma plazan jarri zuten karpa erraldoian egin bazuten ere, seigarren edizioaren eszenatokia 450 ikusleentzako lekua duen Itsas Etxeko auditorium berria izango da. Horrela, urriaren 3an hasi eta hiru egunez Euskal Herriko pintxorik onenak sukaldatuko dira Hondarribian, eta gainera, Itsas Etxearen irekiera ofiziala egingo dute txapelketarekin. Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, hiria promozionatzen jarraitzeko aukera ikusten du txapelketarekin, “uda ahalik eta gehien luzatu nahi dugu, eta Hondarribia albisteen erdian egoteko aukera polita da”. Gainera aurtengo edizioan, Ramon Roteta hondarribiar sukaldari eta artistak egindako saria emango dute. “Nire lana sukaldaritza bada ere, esku lanak asko gustatzen zaizkit, eta saria egitea eskatu zidaten”. Bost sari berezi Txapelketa heldu egiten ari da, eta aurtengoa iazkoaren antzekoa izango da. Aldaketa nagusia Itsas Etxean egingo dela da, eta finala urriaren 5ean egingo dute. Bost sari emango dituzte: Bacaladera saria, Kalitate saria, berrikuntza saria eta Keler saria. Gainera iazko edizioarekin argitaratu zuten liburua eskuratzeko aukera emango dute, baita edizio elketronikoan jasotzeko posibilitatea ere, Apple markako aparailuentzat. Izen ematea igande arte Juancar Ayerbek, Hondarribiko Ostalaritza elkarteko presidenteak, Euskal Herriko sukaldariak animatu nahi izan ditu txapelketan parte hartzera. Izen emate epea irekita dago igande arte, eta 60 [...]
Euskadi Goza Ezazu lelopean, aurkeztu dute Euskal Herriko VI. Pintxo Txapleketa Hondarribian. Iaz Arma plazan jarri zuten karpa erraldoian egin bazuten ere, seigarren edizioaren eszenatokia 450 ikusleentzako lekua duen Itsas Etxeko auditorium berria izango da. Horrela, urriaren 3an hasi eta hiru egunez Euskal Herriko pintxorik onenak sukaldatuko dira Hondarribian, eta gainera, Itsas Etxearen irekiera ofiziala egingo dute txapelketarekin.
Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, hiria promozionatzen jarraitzeko aukera ikusten du txapelketarekin, “uda ahalik eta gehien luzatu nahi dugu, eta Hondarribia albisteen erdian egoteko aukera polita da”. Gainera aurtengo edizioan, Ramon Roteta hondarribiar sukaldari eta artistak egindako saria emango dute. “Nire lana sukaldaritza bada ere, esku lanak asko gustatzen zaizkit, eta saria egitea eskatu zidaten”.
Bost sari berezi
Txapelketa heldu egiten ari da, eta aurtengoa iazkoaren antzekoa izango da. Aldaketa nagusia Itsas Etxean egingo dela da, eta finala urriaren 5ean egingo dute. Bost sari emango dituzte: Bacaladera saria, Kalitate saria, berrikuntza saria eta Keler saria. Gainera iazko edizioarekin argitaratu zuten liburua eskuratzeko aukera emango dute, baita edizio elketronikoan jasotzeko posibilitatea ere, Apple markako aparailuentzat.
Izen ematea igande arte
Juancar Ayerbek, Hondarribiko Ostalaritza elkarteko presidenteak, Euskal Herriko sukaldariak animatu nahi izan ditu txapelketan parte hartzera. Izen emate epea irekita dago igande arte, eta 60 parte hartzaile daude oraingoz.”Sukaldaritza txikiari garrantzia eman nahi diogu, eta kalitatea nahi dugu barran, mahaian eta etxean”, gehitu du Ayerbek.