Bateragune auziko epaiaren ostean, ezker abertzaleak hasitako bidean sakontzera deitu du: “Epaiaren kontra egon den erreakzio ia aho batekoak frogatzen du herriak bake eta demokraziaren aldeko bidea hartu duela, eta Estatuak ezingo duela oztopatu”. Epaiaren atzean, “bi erantzule politiko” daudela esan du, PP eta PSOE, eta azken hilabeteotan “Euskal Herrian ireki den aro berria boikotatzen” eta “saboteatzen” saiatu direla gaineratu du. Ostiralean eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auziko epaiaren berri: Errenteria-Oreretako Sonia Jacintori zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezi bezala. Zigorrik gogorrenak, berriz, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat izan dira; hamarna urte bakoitzarentzat. ETAkoak izatea eta Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea leporatu diete. Zortzi ziren auzipetuak, eta gainontzeko hiruak, Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal absolbitu egin dituzte. Epaiketaren ostean, jakin-mina zegoen ezker abertzalearen irakurketa entzuteko, eta arratsaldean egin zuten agerraldia Rufi Etxeberria, Miren Legorburu, Txelui Moreno, Tasio Erkizia eta Niko Morenok. Legorbururen iritziz, “ulertezina, onartezina eta eskandalagarria” izan da epaia, eta “Euskal Herriaren eta Espainia Estatuaren arteko arrakala gehiago zabalduko du”. Morenok, berriz, “auzi politiko bati ezarritako epai politikoa” dela esan zuen, eta era horretara ikusten dutela euskal herritarren “gehiengo zabalak” eta eragile sozial, politiko eta sindikalek. Hurrengo egunean ere ezker abertzaleak [...]
Ikasturte berria hastearekin batera, Udalak antolatutako ipuin kontaketak ere hasi dira. 2011/2012 ikasturteko lehendabizikoa ostegunean izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Lur Korta izango da kontalaria, eta bi eta hiru urteko haurrei kont...
Bukatu da TKE liga, eta Hondarribiak ezin hobe agurtu du aurtengo denboraldia. Euri eta haize artean jokatu zuten Bermeoko ikurriña larunbatean, eta garaipena eskuratzeko gogotsu zeuden Mikel Orbañanosen mutilak. Hala, itsasoari aurre egin eta urdai...
Euskadi Goza Ezazu lelopean, aurkeztu dute Euskal Herriko VI. Pintxo Txapleketa Hondarribian. Iaz Arma plazan jarri zuten karpa erraldoian egin bazuten ere, seigarren edizioaren eszenatokia 450 ikusleentzako lekua duen Itsas Etxeko auditorium berria izango da. Horrela, urriaren 3an hasi eta hiru egunez Euskal Herriko pintxorik onenak sukaldatuko dira Hondarribian, eta gainera, Itsas Etxearen irekiera ofiziala egingo dute txapelketarekin. Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, hiria promozionatzen jarraitzeko aukera ikusten du txapelketarekin, “uda ahalik eta gehien luzatu nahi dugu, eta Hondarribia albisteen erdian egoteko aukera polita da”. Gainera aurtengo edizioan, Ramon Roteta hondarribiar sukaldari eta artistak egindako saria emango dute. “Nire lana sukaldaritza bada ere, esku lanak asko gustatzen zaizkit, eta saria egitea eskatu zidaten”. Bost sari berezi Txapelketa heldu egiten ari da, eta aurtengoa iazkoaren antzekoa izango da. Aldaketa nagusia Itsas Etxean egingo dela da, eta finala urriaren 5ean egingo dute. Bost sari emango dituzte: Bacaladera saria, Kalitate saria, berrikuntza saria eta Keler saria. Gainera iazko edizioarekin argitaratu zuten liburua eskuratzeko aukera emango dute, baita edizio elketronikoan jasotzeko posibilitatea ere, Apple markako aparailuentzat. Izen ematea igande arte Juancar Ayerbek, Hondarribiko Ostalaritza elkarteko presidenteak, Euskal Herriko sukaldariak animatu nahi izan ditu txapelketan parte hartzera. Izen emate epea irekita dago igande arte, eta 60 [...]
Auzoetako emakume elkarteek aste honetan jarriko dute martxan euren ikastaro programa. Lehenengo aldiz, berdintasun arloaren gidaritzapean egingo dute gainera. Ikastaro programa horren helburua, “emakumeen arteko topaketa eta gizartean parte hart...
Portu Agintaritzako Mendi taldeek irteera antolatu du larunbaterako. Oraingo honetan, Leireko mendilerrora doaz, han Pasao del oso izenez ezagutzen dena egitera. Interesdunek ondoko telefono zenbakira dei dezakete: 943 35 18 44.
Asteburua mendian emango dute Bixi-Bixi taldekoek. Asteburuko irteera antolatu dute, Hiru Erregeen Mahai mendira igotzeko. Larunbatean bertan irtengo dira Donibanetik, eta gaua Lintzako aterpetxean emango dute, igandean Euskal Herriko mendirik garaie...
Gipuzkoako Txapelketako partidak jokatzen hasi ziren pasa berri den asteburuan Oiarpeko pilotariak. Guztira bost partida jokatu zituzten, eta horietatik lau irabazi zituzten eta bat galdu. Kadeteetan, Lehen Mailan, Oiarpeko Salaberria-Azpirozek 9-22 galdu zuten, talde bereko Olarra eta Floresen kontra (Oiarpek, beraz, irabazi eta galdu egin zuen partida bera). Gazteen Lehen Mailan, Oiarpeko Sarasti-Imazek 22-7 garaitu zituzten Lagunak taldeko Txurruka-Alberdi. Seniorren Bigarren Mailan, Oiarpeko Agirrezabala eta Manterolak 22-17 irabazi zieten Usurbilgo Catalinari eta Errekari. Seniorren Lehenengo Mailan, Martinez-Irastorzak (Oiarpe), garaipena eskuratu zuten 22-6, Lagunak taldeko Lizarralde eta Txurruka bikoteari irabazita. Azkenik, seniorretan baina banaka, Oiarpeko Ugaldek 22-18 galdu zuen Arrasateko Zuazuaren kontra. Bestetik, Gartzaronen (Nafarroa) beste bi partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan. Alebinetan, Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeberriak 18-13 irabazi zieten Etxeberriari eta Gaskueri. Seniorretan, Arribilaga eta Ugaldek (Oiarpe) 20-22 galdu zuten Etxaide eta Garcia II.aren kontra. Hurrengo partidak Oiarpeko pilotariek Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan lau partida jokatuko dituzte ostiralean, 19:15ean. Lehenengo partida Oiarpe eta Aurrera Saiazen artekoa izango da, kadete Bigarren Mailakoa. Bigarren partida, kadete Lehenengo Mailakoa izango da, Oiarpe 2 eta Seguraren artekoa. Hirugarren partida gazteena izango da, banaka, Oiarpe eta Lapke taldeen artekoa. Azken partida ere banakakoa izango da, Senior Mailakoa, hain zuzen ere: Oiarpe eta Usurbil 2ren [...]
Oiartzungo auzoetako urteko azken jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Ugaldetxon: San Migel Jaiak. Ostiralean hasi, eta igandera arte hainbat ekitaldi antolatu ditu Ugaldetxo Kultur Taldeak. San Migel Egunean, datorren ostegunean, meza, hamaiketako...
Kateako XVIII. Kultur Astearen barruan. Bilatu mapan
Mediatekan euskarazko ipuin kontaketa antolatu dute biharko, Xan Errotabehere ipuin kontalariarekin. Mamuak nola uxatu daitezkeen erakutsiko die Errotabeherek bertaratzen diren haurrei zein helduei. Herriko Etxeko Euskara Zerbitzuak eta Mediatekak antolatutako ekitaldia da, eta 11:00etan hasiko da, doan.
Emaitzak erakusten duena baino gehiago merezi zuen Oiartzunek. Partida ona jokatu zuen Gari Argoteren taldeak, baina Real Unionen atea zulatzerik ez zuen izan. Garaipena merezi arren, emaitza nahikoa da taldea finkatzen joateko.
Txikientzako irakurketak asteazken guztietan egiten dira Mediatekan, 10:30ean eta 11:00etan.