Ikasturteko lehen ipuin kontaketa, ostegunean, bibliotekan
Ikasturte berria hastearekin batera, Udalak antolatutako ipuin kontaketak ere hasi dira. 2011/2012 ikasturteko lehendabizikoa ostegunean izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Lur Korta izango da kontalaria, eta bi eta hiru urteko haurrei kont...
Ikasturte berria hastearekin batera, Udalak antolatutako ipuin kontaketak ere hasi dira. 2011/2012 ikasturteko lehendabizikoa ostegunean izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Lur Korta izango da kontalaria, eta bi eta hiru urteko haurrei kontatuko dizkie ipuinak. Ohi bezala, Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango du saio horiek antolatzeko orduan.